Kako (su-arma)

su-arma baten zati bat

Kakoa, katua edo txakurra bezala ezagutzen dena, suzko arma baten eta beste arma batzuen tiragailu gisa jarduten duen mekanismoa da, baleztak kasu, eta honen gainean, hatza, eskuarki hatz erakuslea, bermatzen da tiroa eragiteko.

Morroilo-fusil baten kako-mekanismoaren diagrama.
Artikulu hau suzko armen mekanismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kako (argipena)».

Kakoa giltzapean egon daiteke nahi gabeko tiroak ekiditeko eta ehundura batzuk ere izan ditzake tiro-posizioa irristatzea eragozteko. Adibidez, pistola baten ehundura eredua marratu horizontalak izan daiteke, beste pistola batean, beste fabrikatzaile batek egindakoa, ehundura eredua zirrikitu bertikalak izan daiteke.

Bi kako dituzten armak ere badaude; adibidez, kanoi bikoitzeko eskopeta. Kasu horretan, kako bakoitza kanoi bakoitzari dagokio eta bakoitzak bere kanoiaren kartutxoa kolpekatzen du.

Subfusil zaharragoen kasuan, kako bat su erdiautomatikoetarako erabiltzen zen eta bigarrena su automatikorako. Une honetan tiro egiteko modu desberdinetarako hautatzaileak daude.

Kanpo estekak aldatu