Kabukichō (japonieraz: 歌舞伎町?) Tokion dagoen auzo gorri ezagunena da, Shinjuku auzoaren ekialdeko zatian kokaturik dagoena. "Lo hartzen ez duen auzoa" ezizena ematen zaio.

Kabukichō gauez.

Historia aldatu

Hasiera batean Tsunohazu (角筈) izena zeukan eta zingira baino ez zen. Meiji garaiaren ondoren ahateen santutegia bihurtu zen. 1893an Yodobashi araztegia eraiki zen eta inguruak zingira izateari utzi eta lakuak eratu ziren. 1920an nesken eskola eraiki zen eta inguru erresidentziala bihurtu zen. 1945ean ordea bonbardaketek erabat suntsitu zuten eremua.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Kabuki antzokia eraikitzea erabaki zen eta izen berria hartu zuen, Kabukichō (Kabuki auzoa). Txinatar emigranteek lurrak erosi eta beraiek berriztu zuten eremua.

Gaur egun aldatu

Gaur egun Kabukichō auzo gorri bihurtu da. hiru mila lokal ditu, hala tabernak, nola klubak, masaje lokalak eta pachinko aretoak.

Kriminalitatea aldatu

Tokioko gobernuaren arabera mila yakuza-kide baino gehiago dago auzoan eta 120 enpresa inguru kontrolatzen dute. 2002an kontrola areagotu aldera poliziak patruilak gehitu eta kamerak ezarri zituen kaleetan.

Yakuzak kanporatzeko mugimendu bat ere sortu da, Kabukichō-ren berpizkundea izena duena.

Kanpo estekak aldatu

35°41′38″N 139°42′12″E / 35.69389°N 139.70333°E / 35.69389; 139.70333