KV26
KV26 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Ez da askorik ezagutzen hilobi honi buruz, baina, dirudienez, XVIII. dinastian datatua dago.
KV26 | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 12,26 () m |
Azalera | 20,05 m² |
Kokapena
aldatuErregeen Haraneko 26. hilobia, nekropoliko hegoaldeko zatiko hegomendebaldeko adarrean dago, KV29, KV30 eta KV40 bezalako beste hilobi txiki batzuetatik gertu. KV26tik gertu, ez da errege hilobi bakar baten ere sarrerarik aurkitzen, ingurua, toki "huts" eta Erregeen Haraneko beste toki batzuk baino garrantzi gutxiagokoa bihurtzen duena.
Hilobiaren oinplanoa noble baten lurperaketarekin bat dator. Erregeen Haranean lurperatua izatea errege familiakoa izan gabe, pribiliegiatu gutxi batzuk bakarrik gozatzen zuten mesede berezia zen, bere merituengatik edo euren garaian izan zuten eragin handiagatik. KV26an lurperatua izan zenak, benetan garrantzitsua izan behar zuen, beste bizitzaz, errege handien gertutasunarekin gozatzeaz gain, bere hilobiak, ohikoak diren sarrerako putzua eta hilobi kamera ezezik, biak lotzen dituen korridore bat baitu. Hilobia bera, dirudinez, oso modu trauskilean zulatua izan zen arrokan, hormak tailatzen amaitu gabe. Gainera, eta gainontzeko nobleen hilobietan bezala, bertan lurperatua nor izan zen jakiteko balio lezakeen apaindurarik gabe dago.
Indusketa
aldatuLehen aipatu den bezala, ez da askorik ezagutzen KV26 hilobiari buruz. Jakinak diren gauzen artean, bere aurkikuntza data dago. Uste denez, James Burtonek bisitatu zuen XIX. mendearen lehen erdian, baina hilobi honen presentzia zalantzarik gabe zehaztu zuen lehen industailea Victor Loret izan zen, 1898an. Hala ere, ez da hilobiaren garbiketa eta indusketa lanik egin, bertan sartzea ezinezko bihurtzen duten hondakinez betea jarraitzen duena.
Oraingoz, hilobia zabalduko duen espedizio baten zain egon beharko da, barnean, oraindik, bertan lurperatutakoa nor izan zen argi dezakeen objekturen bat izan dezakeena. Dena dela, ia erabat ziurra da XVIII. dinastiakoa dela, hilobiaren arkitektura mota garai horretan dataturik dagoela baitirudi.
Erreferentziak
aldatu- Reeves, N. & Wilkinson, R. Todo sobre el Valle de los Reyes. Ediciones Destino, Barcelona, 1998. ISBN 84-233-2958-5.