KF Skënderbeu Korçë

KF Skënderbeu Korçë (izen osoa albanieraz: Klubi futbollistik Skënderbeu Korçë) Albaniako futbol taldea da, azken urteetan nagusi dena, Korçë hirikoa. Albaniako 7 Liga irabazi ditu, lehenengoa 1933an eta hurrengoak 2011. urtetik aurrera.

KF Skënderbeu Korçë
Sorrera 1909 (Vllazëria)
1925 (Skënderbeu)
Futbol zelaia Stadiumi Skenderbeu
edukiera: 10.000 lagun
inaugurazioa: 1957 (2011ean berriztua)
Presidentea Albania Ardian Takaj
Entrenatzailea Albania Ilir Daja
Liga Albaniako Liga
2019-20 4.a
Webgunea www.kfskenderbeu.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
KF Tiranaren aurkako partida.
Stadiumi Skenderbeu.

HistoriaAldatu

Hilë Mosi politikari eta poetak sortu zuen Vllazëria izenarekin 1909an Korçëko lehen futbol taldea. Ondoren beste hainbat talde sortu ziren, haien artean 1925ean Skënderbeu. 1930an Albaniako liga nagusian hartu zuen parte eta lehenengo garaipena berehala iritsi zitzaion 1933an hain zuzen ere.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren apal ibili zen eta sarritan bigarren mailan aritu zen. Hala ere hiru aldiz jokatu zuen Albaniako Koparen finala, 1958, 1965 eta 1976an, baina hiruretan galtzaile atera zen.

2009 urtean Albaniako Superligara igo zen eta "urrezko garaia" hasi zitzaion 2011tik 2016 arteko liga guztiak irabazi baititu. 2018an Kopa eskuratu zuen lehen aldiz.

Urte hauetan Txapeldunen Ligako kanporaketetan aritu da emaitza aipagarririk gabe. 2014ean hirugarren kanporaketa jokatzera iritsi zen baina Shakhter Karagandy kazakhstandarrak kanporatu zuen.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2012-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2017
     
 
 
 
2017-2019

PalmaresaAldatu

Albanian: 11Aldatu

Kanpo estekakAldatu