Julius Winfield Erving II (Roosevelt, New York, Estatu Batuak, 1950eko otsailaren 22a), saskibaloi zaleen artean ezagunagoa Dr. J ezizenaz, 1970 eta 1980ko hamarkadan nabarmendu zen saskibaloiko jokalari estatubatuarra izan zen. Bere ibilbide profesionala lehenbizi ABA ligan eta gerora NBA ligan garatu zen.

Julius Erving
Bizitza
JaiotzaManhattan1950eko otsailaren 22a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNassau konderria (New York)
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoosevelt High School (en) Itzuli
Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, aktorea eta businessperson (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Brooklyn Nets-
Virginia Squires (en) Itzuli-
Philadelphia 76ers1976-1987hegaleko6
UMass Minutemen basketball (en) Itzuli1969-1971
Draft NBA Milwaukee Bucks
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua93 kilogramo
Altuera201 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0259973 Allocine: 465108 TV.com: people/julius-erving Edit the value on Wikidata

Ervingek bere kirol ibilbidean zehar hiru txapelketa, NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria lau aldiz, eta ABAko saskiratzaile onenaren saria hiru aldiz bereganatu zituen. ABA ligan Virginia Squires eta New York Nets taldeekin jokatu zuen, NBAan aldiz Philadelphia 76ers taldearekin. Saskibaloi profesionalaren historiako bosgarren saskiratzailerik onena da, ABA eta NBA ligetan denera 30.026 puntu lortu zituelarik.

Erving NBAko 50 jokalari onenetako bat bezala izendatu zuten eta 1993 urtea ez geroztik Basketball Hall of Fame aretoan dago. Bestalde, saskibaloiko birrinketen (slam dunk) antzindaria izan zen, Tomahawk izeneko bere birrinketa ospetsu bilakatu zuelarik.

Dr.J-ak saskibaloiaren historiarako jokaldi ahaztezin eta mitiko bat laga zuen: Baseline Move, hau saskirako sarrera ikusgarri bat zen, baloia esku batez zeramala taularen atzealdetik saskira hurbildu eta bere buruari bira emanaz saskiratzea era dotorean gauzatzen zuen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Erving