Julia Montoussé Fargues

asmatzailea
Julia Montoussé Fragues» orritik birbideratua)

Julia Montoussé Fraguas (? - Aviles, Asturias, 1971ko irailaren 27a) asmatzailea izan zen, Julia Rodríguez-Maribona alabarekin batera, lanbasa edo fregona asmatu zuen, industrialki fabrikatzen hasi baino urte batzuk lehenago.[1][2]

Julia Montoussé Fargues
Bizitza
HeriotzaAvilés1971ko irailaren 27a
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Bizitza

aldatu

Jatorri frantziarreko emakume katalan hau Salinasera (Castrillón, Asturiasko bainuetxe bat) joan zen uda pasatzera bere familiarekin, eta Abilio Rodriguez de Maribona Muñizekin ezkondu zen, Avileseko industrialariarekin, eta hantxe bizi izan zen handik aurrera.[1][3]

Asmakizuna

aldatu

Julia Rodriguez-Maribona alabarekin batera, baldea, makila eta trapua konbinatzen zituen garbiketa gailu bat diseinatu zuen, gerora lanbasa edo 'fregona' izenez ezagutua izan zena.

XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, ama-alaba hauek gailu berria asmatu eta fabrikatu zutenean, emakumeak izaten zirela zoruak igurtzi eta belauniko jartzen zirenak, baita eskuz xukatuz balde batean, osasun-arazoak sortzen zituen posizio batean.[3]

Montoussék eta alabak baldea, makila eta trapua uztartzen zituen garbiketa gailu bat diseinatu zuten, gerora lanbasa izenez ezagutu zena. Asmakizun horri esker, 1953an erabilgarritasun-eredua lortu zuten. 34.262 zenbakiko erabilgarritasun hori asmakuntza bati ematen zaion eskubide mota bat da, hirugarrenei asmakuntza babestua merkatuan erabiltzea eragozten diena, haien baimenik gabe.

"Dispositivo acoplable a toda clase de recipientes tal como baldes, cubos, calderos y similares, para facilitar el fregado, lavado y secado de pisos, suelos, pasillos, zócalos y locales en general".[3][4] (euskaraz: "Edozein motatako ontzietara (baldeak, kuboak, pertzak eta antzekoak) akopla daitekeen gailua, zoruak, korridoreak, zokaloak eta, oro har, lokalak garbitu, lehortu eta garbitzekoa").[1] Julia Montousssé eta bere alabak ekainaren 19an eskatu zuten patente mota hau eta 1953ko abuztuaren 1ean eman zitzaien.

Hamaika urte beranduago diseinua Manuel Jalón ingeniariaren Manufacturas Rodex fabrikak erosi zuen, eta hobetu, patentatu eta industrialki fabrikatu zuen. Sarritan, asmakuntza-patentearen bidez eman izan zaio asmakuntzaren aintzatespena, 1964an 298.240 zenbakiarekin erregistratu zena, erabilgarritasun-ereduaren eta asmakuntza-patentearen arteko desberdintasun juridiko horretan oinarrituta. Baina Julia Montoussé Fragesek eta Julia Rodríguez-Maribonak, inolako enpresa-asmorik gabe, erabilgarritasun-ereduaren erregistro bat aukeratu zuten arren, asmakuntza-patentea baino askoz merkeagoa eta irismen nazional bakarrekoa, beraiek asmatu zuten lanbasa, industrialki fabrikatu baino hamaika urte lehenago.[2][3][5]

Halaxe jasotzen du Patente eta Marken Espainiako Bulegoak ere 200 años de patentes izeneko katalogoan. «Lanbasaren aurrekari ugarien artean, 1953an Julia Montoussé Fraguasek eta Julia Rodriguez-Maribonak erregistratutako emakumeen patenteak daude.[...] Horrekin batera doan planoak erakusten digunaren argitan, Manuel Jalonen gailu famatua baino askoz lehenagokoa dela esan daiteke».[1][6][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Gión, Amaya P.. (12-03-2013). «Las avilesinas que idearon la fregona» La Nueva España.
  2. a b .
  3. a b c d Millán García, Rosa. (7 d'abril de 2013). Julia Montoussé Frages y su hija Julia Rodríguez-Maribona, “inventoras” de la fregona. España el 1953. En femenino.
  4. Abad, Mar. (21 de juny de 2018). Las inventoras de la fregona fueron las Julias: una madre y una hija de Avilés. Yorokobu.
  5. S, Ana. (2016-09-26). Julia Montoussé Frages y Julia Rodríguez-Maribona:La Invención de la Fregona. Mujerícolas.
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-04-22). «Julia Montoussé Frages y su hija Julia Rodríguez-Maribona, "inventoras" de la fregona» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).
  7. (Gaztelaniaz) historia, Sobre el autor Javier SanzHace años emprendí una cruzada en favor de la; Criminal, Por Lo Civil Y. Por Lo; Oportunidad, Para Que Todos Los Que La Creían Farragosa O. Aburrida Le Diesen Una Segunda; Storytel, porque merecía la pena He tratado de hacerla más amena contándola de forma diferente desde aquí; en charlas y conferencias; colaboraciones en radio; prensa; revistas; 10 libros; audioseries de ficción histórica para; sigo, podcast en Podimo y. (2017-11-19). «La fregona, un hombre lleva la fama y dos mujeres registraron la idea original» Historias de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-07-08).

Kanpo estekak

aldatu