Julia Garner

aktore estatubatuarra

Julia Garner (New York, 1994) estatubatuar aktorea da. Bere ospea batez ere zor dio Ruth Langmore pertsonaiari, Netflix-eko Ozark telesailetako rol nagusietako bat dena. Kritikak asko txalotu du lan hori, eta Emmy bat ere lortua du hargatik.

Julia Garner
Julia Garner in 2020, cropped.jpg
Bizitza
JaiotzaBronx1994ko otsailaren 1a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AmaTami Gingold
Ezkontidea(k)Mark Foster (en) Itzuli  (2019 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

IMDB: nm3400186 Allocine: 552776
Twitter: juliagarner94 Instagram: juliagarnerofficial Edit the value on Wikidata

Bere karrera hastapenetan agertu izan da, besteak beste, The Perks of Being a Wallflower (2012) eta Sin City: A Dame Kill For to (2014), filmetan, eta protagonista nagusia izan da hauetan: Electrick Children (2012), We Are What We Are (2013), Grandma (2015), Tomato Red (2017) eta The Assistant (2019).

Bizitza pertsonalaAldatu

Garner Bronx auzoan jaioa da, New York, hirian. Bere ama, Tami Gingold, terapeuta da, eta aktore komiko gisa karrera arrakastatsua izandakoan da Israelen. Bere aita, Thomas Garner, margolaria eta arte irakaslea da. Julia Garner judua da[1]. 2019ko abenduan Julia Garner ezkondu egin zen Mark Fosterrekin Foster the People indie-pop taldeko abeslariarekin[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Shattuck, Kathryn. (2013-03-01). «Already a Cinema Veteran at 19» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  2. (Ingelesez) «Julia Garner Is Married! Actress Weds Foster the People Frontman Mark Foster» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).