Juan Bautista Istilart
Juan Bautista Istilart, jaiotza-izenez Jean-Baptiste Istilart, (Makea, Lapurdi, 1867ko ekainaren 29an - Tres Arroyos, Argentina, 1934ko ekainaren 26an) Argentinako Tres Arroyos hirira bizitzera joandako euskal industrialari, ongile eta asmatzailea zen.
Juan Bautista Istilart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Makea, 1867ko ekainaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tres Arroyos (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea |
Istilart fabrika
aldatu1898an garia jotzeko makinak eta lurrun-makinak konpontzeko lantegia ireki zuen.
Bi urte geroago, asmatzeari ekin zion eta 1903an berak asmatutako tresna hobetuak saltzen hasi zen.
Lehen Mundu Gerran zehar ekoizkin-eskariak nabarmen egin zuen gora eta 1915ean, hain zuzen, Istilart etxeko produkturik ezagunena sortu zuen: sukalde merkea.
Istilart etxea Argentinan ez ezik, nazioartean ere egin zen ezagun bere sukaldeak izan zuen arrakastaren ondorioz. Hortik aurrera produktu-lerto berriak aurkeztu zituen.
1922an erauzte-ponpak eta haize-errotak fabrikatzen hasi zen. Ekoizketak gora egiten jarraitu zuen eta produktu berriak fabrikatzen hasi zen.
Zazpi urte geroago, Istilartek bere fabrika sozietate anonimo bihurtu zuen. Horrek bere langiletako batzuen parte-hartzeari bidea ireki zion, nahiz eta kapitalaren gehiena berea izan.
Gaur egun Istilart fabrika jardunean dirau.