Jokoz kanpo (errugbia)

Artikulu hau errugbiko arauari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jokoz kanpo».

Jokoz kanpo (ingelesez: offside; frantsesez: hors-jeu) jokoaren fase dinamiko batean, baloirik gabeko erasotzaile bat taldekide batek daraman, jokatu duen edo ukitu duen baloia baino posizio aurreratuagoan dagoen egoera da; konkistako fase batean, berriz, jokoz kanpoko lerroa baino aurrerago kokatua dagoen egoera. Jokoz kanpoko egoera hori faltatzat hartzen da, baldin eta inplikatutako jokalariak jokoan parte hartzen badu edo jokoan parte hartzen saiatzen bada edo aurkari bati traba egiten badio.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Errugbia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.