Jokoa, Interneten ingeleraz The Game izenaz ezagutua nagusiki, buru-jokoa edo joko mentala da, helburutzat Jokoaz beraz pentsatzea saihestea duena. Jokoaz pentsatzeak porrota dakar, eta hau gertatzen denero jakinarazi behar da. Aldaera gehienen kasuan, Jokoa irabaztea ezinezkotzat jotzen da. Aldaera batzuen arabera, mundu guztia ari da aldi berean jokatzen, edo Jokoaren jakitun direnak bakarrik, beste batzuen arabera. Askotariko taktikak garatu izan dira Jokoaren jakitun diren pertsona kopurua areagotzeko, eta ondorioz porrot kopurua handiagotzeko.

Jatorria

aldatu

Jokoaren jatorria ezezaguna da. Hipotesi nagusiek diote beste buru-joko batetik eratorria dela, Finchley Central. Finchley Central-en aurreneko bertsioak geltokien izenak txandaka esatean oinarritzen dira; eta 1976an Cambridge Unibertsitateko Zientzia Fikzioko Elkarteak (CUSFS) honen aldaera bat sortu zuen, bertan geltoki jakin baten izena bururatzen zitzaion partaideak galtzen zuelarik. Jokoaren ironiazko prozesamendua hemendik eratorria da; izan ere, pentsaera bat saihesteko edo alde batera uzteko saiakerak pentsaera horiek areagotzen eta iraunkortzen dituzte, borondatearen kontrako emaitza ematen delarik.

Ez da jakin honako hau nola bilakatu zen gaur egungo Jokoa.

Arauak

aldatu

Jokoak hiru arau nagusi ditu:

  1. Mundu osoa Jokoan jokatzen ari da. (Edo, bestela, "Jokoaren jakitun den pertsona oro ari da Jokoa jokatzen" edo "Beti ari zara Jokoa jokatzen"). Norberak ezin dio uko egin Jokoa jokatzeari; ez du inoren onespenik behar eta inork ezin dio jokatzeari utzi inoiz.
  2. Jokoaren inguruan pentsatzen aldiro, norberak galdu egiten du.
  3. Porrotak jakinarazi edo adierazi egin behar dira. Ahoz, "Jokoa galdu berri dut" edo antzekoekin, edo bestela: sare sozialen bidez, ohar bat utziz...

Balizko amaiera

aldatu

Funtsezko arauen arabera, Jokoak ez du amaiera posiblerik. Hala eta guztiz ere, zenbait jokalarik diote Jokoa amaitu egingo dela Erresuma Batuko Lehen Ministroak telebistaz "Jokoa amaitu da" iragartzen duenean.

Harrera

aldatu

Jokoa desafiatzailetzat eta dibertigarritzat deskribatu dute jokalariek, eta zenbaitek zentzugabea, haur-jokoa eta amorragarria dela ere badiote. Interneteko foro askotan, Jokoa debekatuta dago.

Kanpo estekak

aldatu