Jojo eta Ramuntxo

Jojo eta Ramuntxo Jojo Bordagarai baxenabartarra eta Ramuntxo Carrere lapurtarra 1987an hasi ziren elkarrekin abesten, Euskal Kantu Txapelketan elkar ezagututa. Hamar urte lehenago, Bernadette arrebarekin plazarik plaza ibili zen Jojo, Txomin Hegik gitarrarekin lagunduta. Jojok eta Ramuntxok hiru disko kaleratu dituzte eta une honetan utzia dute bikote lana. Jojok, baina, bakarkako bidea hasi du eta aitarekin eta arrebarekin Pil Pil taldea osatzen du.

Jojo eta Ramuntxo
Datuak
Jatorria Nafarroa Beherea eta Lapurdi
Musika mota folk
Produkzioa
Diskoetxea(k) Elkar, Agorila
Taldekideak
Jojo Bordagarai
Ramuntxo Carrere
Informazio gehigarria
MusicBrainz a3718471-8376-4e8f-ba22-9faa80d139f6

TaldeaAldatu

Hamabi urte zituenetik herrietan kantari aritu da Jojo Bordagarai. 1973an, Jojo eta Bernadette taldea osatu zuen arrebarekin, eta Txomin Hegi kantari, idazle eta antzerkilariak laguntzen zien gitarrarekin. Urte batzuk lehenago, Hegik berak eta Peio Serbiellek Urrakoa kantu ikuskizuna landu zuten. Jojok eta Bernadettek Agur diskoa (Elkar) grabatu zuten 1978an, Bordagaraik eta Hegik sortutako kantuekin. Hurrengo urtean taldea desegin egin zen, eta Jojo Garaziko Nekez Ari abesbatzan hasi zen kantari. Ahotsaren trebakuntzak Euskal Kantu Txapelketan parte hartzera eraman zuen, 1987an, eta lehiaketa hartan bertan ezagutu zuen Ramuntxo Carrere.

Bikotea beste musikari batzuez inguratu zen taldea osatzeko, eta folk herrikoiaren bidetik ekin zioten (akordeoia, gaita, flauta...). Bordagaraik hartu zuen kantuetako hitzak idazteko ardura, eta doinuak bien artean sortu zituzten. Haize andrea estreinako diskoa (Elkar, 1990) Niko Etxart kantariaren estudioan grabatu zuten, eta Vladimir Cosma errumaniar konpositorearen lan bat moldatu zuten, "Xabinari". Horren aurretik, Azala taldearen Marigaizto diskoan parte hartu zuen bikoteak.

Geroago beste bi disko etorri ziren: Maitasunez ba ote... (Elkar, 1993) eta Zure kanpoetara (Agorila, 2001). Disko bakoitzean, baina batez ere azken horretan, taldearen soinua osatuz joan zen musikari berrien ekarpenekin: Mathieu Haranbure (baxua; King Mafrundi, Txakun...), Phillipe Ezkurra (akordeoia, bandoneoia; Peio Serbielle, Pier Paul Berzaitz...), Mixel Etxekopar (xirula, ttun-ttuna)...

2004. urtean Ramuntxo Carrerek kantatzeari utzi zion, eta Jojo Bordagaraik Pil Pil taldearekin jarraitu zuen. Alexandre aitak, Bernadette arrebak eta Mixel Thikoipe lehengusuak osatzen dute taldea. Beste egitasmo batean ere aritu da, Triki Trakan. Xabi Pery (Itoiz) musikari eta soinu teknikariaren inguruan sortutakoa da hori.

Haatik, orain bakarkako proiektuan dabil murgilduta. Bahaki... diskoa (Elkar, 2008) da lan horren orain arteko fruitua, Philippe Ezkurraren laguntzaz egindakoa. Jazz musikariz inguratu da Bordagarai, eta Europako ekialdeko musikatik eta kantu tradizionaletik asko duten konposizio garaikideak, emozio askotarikoak eta koloretsuak lantzen dituzte.

DiskografiaAldatu

  • Agur (1978, Elkar), Jojo eta Bernadette
  • Haize Andrea (1990, Elkar)
  • Maitasunez ba ote... (1993, Elkar)
  • Zure kanpoetara (2001, Agorila)
  • Bahaki (2008, Elkar)

KolaborazioakAldatu

  • Gaur olerkiak, bihar presoak Euskal Herrirat! (1998)
  • Manex Erdozaintzi-Etxart. Omenaldiko kantaldia II (2004)

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu