John Thomasen zeinua[1], Throckmortonen zeinua ere deitua[2][3], argot edo txiste gisa erabiltzen den terminologia da, erradiologiaren alorrean. Pelbiseko erradiografia bateko patologiarekiko zakilaren kokapenari egiten dio erreferentzia. Zakilak (erradiografian itzal gisa ikusten da) patologia dagoen alde berera begiratzen duenean, adibidez hautsitako hezur bati, "John Thomas positiboaren zeinutzat" hartzen da, eta itzalak beste aldera begiratzen badu, "John Thomas negatiboaren zeinua" da.[4]

John Thomasen zeinu positiboa, ezkerrean haustura pertrokantereo bat izan zuen paziente batek erakutsia.

Azterlanek frogatu dute "zeinua" ez dela aldakako haustura baten kokapena identifikatzeko zortea bera baino hobea.[5][6][7][8] John Thomasen zeinua positiboa den kasuetan, aldaka-haustura desplazatua duen pertsona bat zauritutako aldean etzaten saia daiteke, haustura geldiarazi eta mina murrizteko; orduan, zakila beheko alderantz okertzen da (apurtutako aldea).[9]

Andy Murrayk, tenis profesional britainiarreko jokalariak, bere pelbiseko erradiografiaren argazki bat argitaratu zuen, 2019ko urtarrilaren 29an aldaka konpontzeko egin zuen kirurgiaren ondoren. John Thomas edo Throckmortonen zeinu negatiboaren adibide garbi bat erakutsi zuen, non zakila lesiotik urruntzen zen.[10] Piers Morganek Good Morning Britain saioan eztabaidatu zuen X izpien irudian ikusten ziren genitalen inguruan, eta une horretan ikusten ari zen Murray programari mezu bat ematera animatu zuen, esanez: "Mesedez, utzi iezaiozu nire genitalei buruz telebista nazionalean hitz egiteari, oso medikatua bainengoen irudia argitaratzeko unean".[11]

Erreferentziak aldatu

  1. John Thomas zaila izendatzeko modu bat da.
  2. (Ingelesez) Radswiki. «Throckmorton sign (pelvis) | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  3. (Ingelesez) Patel, Dina A.; Swan, Kenneth G.. (2014-03). «Francis Xavier Dercum: a man for all seasons» Annals of Clinical and Translational Neurology 1 (3): 233–237.  doi:10.1002/acn3.36. ISSN 2328-9503. PMID 25356401. PMC PMC4184553. (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  4. John Thomas sign: common distraction or useful pointer?.  doi:10.5694/j.1326-5377.1998.tb123461.x. PMID 9887926..
  5. Murphy, IG. John Thomas sign--a memorable but misleading sign in hip fractures..  doi:10.1016/j.otsr.2013.12.017. PMID 24582209..
  6. Jeys, Lee M.. Yorkshire men straight to the point, or not? Validation of the John Thomas Sign. .
  7. Thomas, M. C.; Lyons, B. D.; Walker, R. J.. (1998 Dec 7-21). «John Thomas sign: common distraction or useful pointer?» The Medical Journal of Australia 169 (11-12): 670.  doi:10.5694/j.1326-5377.1998.tb123461.x. ISSN 0025-729X. PMID 9887926. (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  8. Gerber, Louis; Laher, Abdullah E.; Enyuma, Callistus O.A.; McDowall, Jared; Aigbodion, Sunday J.; Buchanan, Sean; Adam, Ahmed. (2019-01). «The ‘John Thomas’ sign and pelvic fractures—Fact or humorous myth?: A systematic review and meta-analysis» Journal of Clinical Orthopaedics and Trauma 10 (1): 161–166.  doi:10.1016/j.jcot.2017.10.008. ISSN 0976-5662. PMID 30705553. PMC PMC6349582. (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  9. Does penis radiological shadow indicate the side of hip fracture?.  doi:10.4103/0022-3859.33873. PMID 17700004..
  10. Social media users spot more than Andy Murray's new hip in X-ray. .
  11. Andy Murray tells Piers Morgan to 'stop discussing his genitals' after X-ray. .

Kanpo estekak aldatu