Joana (Kusaren emaztea)

Joana[1] (grezieraz: ἸωάνναIōanna), Kusaren emaztea (grezieraz: γυνὴ Χουζᾶ)[2][3], Itun Berriko pertsonaia da. Jesusek sendatu zuen eta geroago Joanak berari eta bere ikasleei lagundu zien bidaietan. Kusaren emaztea zen, Herodes Antipasen etxea administratzen zuena[4][5]. Tradizio kristauak dio Joana izan zela ezkutuan Joanes Bataiatzailearen burua gorde zuena[6].

Joana (Kusaren emaztea)
Datu biografikoak
Jaiotza, I. mendea
HeriotzaGalilea, I. mendea
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Chuza (en) Itzuli

Lukasen Ebanjelioaren 24. kapituluak Jesusen Piztueraz jakin zuten lehenak emakumeak zirela dio, eta haien artean Joana aipatzen du, Maria Magdalena eta Maria Santiagorenarekin batera apostoluei berri ona iragarri ziona[7].

Santutzat dute anglikanoek eta luterotarrek (santu-eguna abuztuaren 3an ospatzen da), ortodoxoek (Pazkoko hirugarren igandean) eta katolikoek (maiatzaren 24an erromatar errituan eta Pazkoko hirugarren igandean ekialdeko errituetan)[8].

Richard Bauckham ikertzaileak Joana, Kusaren emaztea, Erromatarrei Gutunean aipatzen den Juniarekin identifikatzen du, Joana bere hebrear izena izanik eta Junia erromatarra[9][10].

Erreferentziak aldatu

  1. 66. Santutegiko izen ohikoenak. Gasteiz: Euskaltzaindia, 12 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  2. (Ingelesez) «Luke 24:10: Westcott and Hort, The New Testament in the Original Greek/Nestle-Åland Novum Testamentum Graece, 27th edition variants» Bible Hub (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  3. Lk 8:2-3
  4. (Gaztelaniaz) «Juana» Diccionario Enciclopédico de Biblia y Teología (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Personajes biblicos: Juana mujer de Cusa administrador de Herodes Tetrarca de Galilea» Directorio de la Iglesia Católica 2014-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  6. (Ingelesez) «Saint Joanna the Myrrhbearer» Orthodox Church in America (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  7. Lk 24:10
  8. (Ingelesez) O’Dea, Suzanne. «Joanna: The Witness» Images of God Project (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  9. (Ingelesez) Ng, Esther Yue L. (2022). «Did Joanna become Junia?» Journal of the Evangelical Theological Society: 523-534. (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  10. Erm 16:7

Kanpo estekak aldatu