Jiangdong, literalki "ibaiaren ekialdea", Txina hego-ekialdean kokatutako eskualde baten izena da. Zehazkiago Yangtzetik hego-ekialdean kokatua, egungo Jiangsu probintziaren hegoaldean eta Zhejiangaren iparraldean.

Historia aldatu

Historikoki, Jiangdong terminoa Wu Erresumaren ordezko izendapena izan zen Hiru Erresumen garaian. Bi terminoek Txinako hegoaldeari egiten diote erreferentzia, baina Jiangdong-ek alderdi geografikoa azpimarratzen du, eta Wu-k eskualdeko Han dinastiaren aurreko tradizioa azpimarratzen du.

Bertan jaiotakoak aldatu

Sun Tzu estratega ospetsua jaio zen bertan, baita Sun Jian eta Sun familiako hainbat kide ere. Wu erreinuaren abiapuntua izan zen. Sun Cek konkistatu zuen, bereziki lurraldea okupatu zuten, Liu Yao, Yan Baihu eta Wang Lang gerra jaunak garaituz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu