Jeronima Uriarte Elizalde

filantropoa, ongilea

Jeronima Uriarte Elizalde (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1855-1929) filantropoa izan zen. Eskoletarako, beketarako eta asiloa egiteko dirua eman zuen.

Jeronima Uriarte Elizalde
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1855
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLizarra, 1929 (73/74 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa eta ongilea

Biografia aldatu

Jeronima Uriartek magisteritza ikasi bazuen ere, ez zen inoiz irakasle lanetan aritu. Pertsona xumea izan arren, dirutza handia jaso zuen ahaide aberats batzuengandik, oinordetzan. Ezkongabea eta seme-alabarik gabea izanik, 1904an 28.000 pezeta eman zituen eskoletarako eta ikasle aurreratuenentzako bekak ezartzeko, Jeronima Uriarte Elizalde fundazioaren bidez.[1]

Gainera, herentzia adineko eta babesik gabeko pertsonak zaindu eta artatzeko fundazio bat osatzeko utzi zuen.[2]Asiloa 1911ko abenduaren 28an inauguratu zen,[3] Jeronimaren jabetzako lursail batean, 2021ean ospatu zuten mendeurrena. Bitxia bada ere asiloari San Jeronimo izena jarri zioten.[4]

2019ko azaroaren inauguratu ziren Jeronima Uriarte izenarekin, Lizarran 1911n lehen zahar-etxea eraikitzea ahalbidetu zuen emakumearen izenarekin, San Jerónimo egoitzako hamar etxebizitzak, eta lehenengo maizterren esku jarri zituzten.[5]

Omenaldia aldatu

  • 2011k martxoaren 8ko ekitaldien barruan omenaldia jaso zuen Jeronimak. Hainbat herritar bildu ziren. Lizarrako udalak Berdintasun Sailetik emakumeen sektore osoari egin zion omenaldia, Lizarran elkartasunezko ikono izan zen Jeronima Uriarteren bidez. haren eskuzabaltasuna eta ahalduntzea azpimarratu zituzten, Lizarraren historian toki berezia merezi duen emakumea.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «URIARTE ELIZALDE, Fundación - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  2. «El legado de Jerónima Uriarte cumple cien años» Revista Calle Mayor 2012-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  3. «Centro: Residencia San Jerónimo (ESTELLA)» chcsa.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  4. «Historia - Residencia de Ancianos San Jerónimo en Estella/Lizarra» www.residenciasanjeronimo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  5. «Inauguradas las nuevas viviendas Jerónima Uriarte» Revista Calle Mayor 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  6. Noticias, Diario de. «Decenas de personas homenajean a la benefactora Jerónima Uriarte» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).

Kanpo estekak aldatu