Jasmin Mara López

Kazetaria

Jasmin Mara López New Orleansen jaiotako kazetari bat da.

Jasmin Mara López
Bizitza
JaiotzaNew Orleans
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta film-zuzendaria

Twitter: JasminMara Instagram: jasminmara LinkedIn: jasminmara Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Jasmin Mara López Estatu Batuetako Luisianako New Orleanaseko zinemagile bat da: kazetaria, audio-produktora eta filmetako zuzendari lanetan ibiltzen dena. Los Angeles eta New Orleans artean mugitu ohi da bere ekoizpenak burutzeko.

Mexikon erroak zituen famili batean jaio zen, eta Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan izandako arazoek eragin zioten bere haurtzaroaan zehar. Egoera horiek etorkinen eskubideekiko, gazteen ahalduntzearekiko eta gizarte-aldaketarekiko grina handia ekarri zioten Jasminari.

Hori dela eta, Luz Proiektua sortu zuen, gazte mexikarrei beren komunitateetan istorioak dokumentatzen erakusteko. 2010ean Free-lance bezala hasi zen kazetari lanetan eta komunikazio munduan ekoizpenak egiteen.[1]

2015. urtean Death Diving: Migration Death on the Border dokumentalak Kazetaritzako Bikaintasun Saria jaso zuen

Filmografia ibilbidea aldatu

2020 urtean Silent Beauty (Edertasun Ixila) estreinatu zen Hot Docs 2022 jaialdian.

Dokumental eder eta oso pertsonala izanik, Jasmin Mara López zuzendariak familia-giroko sexu-abusuaz hitz egiten du.

Lan horrek Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian lehen saria eskuratzea ahalbidetu zion.

Honela zioen epaimahaiak bere lana goraipatuz:

“Silent Beauty” kontakizun pertsonalaren zuzendaritza berri, distiratsu eta delikatuagatik (saritzen dugu). Jasmin ausartu da pertsonek dituzten zauriak ikustera bidai berezi bat egitera, familia barruko abusuak bizi izan direnean. Bakarka eta kolektiboki ere, aurrera egiteko, emakumeen (eta kasu honetan neskatoen) aurkako indarkeria salatzea beharrezkoa da.

Sariak aldatu

  • 2023 urtean Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian lehen saria irabazi zuen. [2]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.linkedin.com/in/jasminmara
  2. (Gaztelaniaz) Soria, desdeSoria // Periódico digital de. (2023-03-11). «'Silent Beauty', de Jasmin Mara López, gana la VI edición de mujerDOC» desdeSoria // Periódico digital de Soria (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).

Kanpo estekak aldatu