Jardueretan oinarritutako ikaskuntza

ikasleak erdigunean jartzen dituen ikaskuntza metodologia

Jardueretan oinarritutako ikaskuntzak, edo egiten ikasi metododologiak, edo ingelesetik nazioartekotu den akronimoak, ABL-k irakaskuntzaren ikuspegi pedagogiko ugari deskribatzen ditu. Bere oinarrizko premien artean, ikaskuntza esperimentu eta jarduera praktiko batzuk egitean oinarritu behar dela aldarrikatzea da. Jardueretan oinarritutako ikaskuntzaren ideia, haurrak informazioaren hartzaile pasiboak izan beharrean, ikasle aktiboak izan behar dutela dioen ideia komunean oinarritzen da.

Jardueretan oinarritutako ikaskuntza ikasgelan

Haurrari bere kabuz esploratzeko aukera ematen bazaio eta ikasteko ingurune egokiena eskaintzen bazaio, ikaskuntza alaia eta iraunkorra izango da.

Jardueretan oinarritutako ikaskuntzaren historiaAldatu

Jardueretan oinarritutako ikaskuntza 1944an hasi zen Bigarren Mundu Gerraren garaietan, David Horsburgh britainiar bat Indiara joan zenean eta azkenean bertan finkatzea erabaki zuen. Pentsalari berritzailea eta lider karismatikoa izan zen. Rishi Valley eskolan hasi zen irakasten. British Council-en sartu eta Chennai eta Bangaloren lan egin zuen urte askotan. Borondatezko erretiroa hartu ondoren, 28.000 metro karratuko eskola gunea ireki zuen, Neel Bagh izenekoa. Neel Bagh Horsburgh-en ideia berritzailetan oinarritu zen eta ondo planifikatutako ikasmaterialak irakasteko metodo sortzaileengatik egin zen inguruetan ezaguna. Doreen emaztearekin eta Nicholas semearekin, Horsburgh-ek curriculum askotarikoa garatu zuen: musika, arotzen ofizioa, joskintza, igeltserotza, lorezaintza eta ohiko eskolako gaiak, ingelesa, matematika, sanskritoa eta telugu hizkuntza barne. Material pedagogiko hauek sistematikoki planifikatu ziren, zirriborro eta marrazkiekin, eta noizean behin umore ukituekin.

Geroago Horsburgh-ek liburutegi bikaina sortu zuen Neel Baugh-en, irakasle eta ikasleentzat eskuragarri. Horsburgh-en ekimen hau ABLko aitzindari eta mugarrietako bat izan zela aldarrikatzeko balio izan du gero.

Garai modernoetan ABL Chennaiko Korporazioko eskoletan, 2003. urtetik aurrera, oinarrizko hezkuntza metodoa da,behartutako lanetik askatutako haurrei eskola bereziak emateko erabili izan da Indian.

 
Jardueretan oinarritutako ikaskuntza Indian

FilosofiaAldatu

 
Utzi haurrari esploratzen eta ikasten

ABLren filosofia oinarritzen da ikasitakoa inguruko ingurunetik abiarazten denean hobeto ikasi dela pentsatzean, eta ikasteko aukera onak eskainiz, ikaslea motibatuta dagoenean asko egin dezakeela. Beldurrik gabeko ingurunea, eta adierazteko askatasuna, beti hobetzen dituzte ikaskuntzaren emaitzak.

Jardueretan oinarritutako Ikaskuntzak ikasleei jakin-mina adierazten eta handitzen laguntzen die. Ikasleek jakin-mina dutenean, beraiek esploratu eta ikasten ohi dute.

ABL metodoaren funtsezko ezaugarria da haurrekiko hezkuntza-laguntzak erabiltzen dituela, aldamio egitura ere esaten zaio, laguntzak autoikaskuntza sustatzeko eta haurrari bere gaitasunaren eta trebetasunaren arabera ikasteko aukera emateko.


JOI edo ABL sistemaren arabera, curriculuma unitate txikietan banatuta dago, unitate bakoitzak modu autonomoan ikasteko materialen multzoarekin, Self Learning Materials (SLM) ingeleserako, edozein hizkuntzatarako, matematikarako, zientzietarako eta Gizarte Zientzietarako diseinu erakargarria duten ikasketa-unitateak sortu. Umeak ataza talde bat amaitzen duenean, "mugarri" bat betetzen du.

Jardueran oinarritutako ikaskuntzaren ezaugarriakAldatu

Jolasak, errimak, bertsoak, narrazioak, marrazkiak eta abestien hitzak irakasteko, esaldi bat osatzeko, matematika eta zientzia egiteko edo kontzeptu bat ulertzeko mugarri bakoitzeko jarduerak dira. Haurrak azterketako txartela hartzen du gai bateko mugarri guztiak bete ondoren. Taula arrunt batean, mugarriak eskailera moduan antolatuta daude eta haurrak ondo daki zein mugarri bete zuen azken ikasgaian.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu