Janet Emerson Bashen

estatubatuar enpresaburua, aholkularia eta software asmatzailea

Janet Rita Emerson Bashen (Mansfield, Ohio, AEB, 1957ko otsailaren 12a)[1] estatubatuar enpresaburua, aholkularia eta software asmatzailea da, ezaguna EEOko software aplikazio bat patentatzeagatik, Linkline, webean oinarritua, enpleguan aukera berdintasunari buruzko ikerketetan eta erreklamazioen jarraipenean laguntzeko. Webean oinarritutako software patente bat lortu duen lehen emakume afroamerikarra izan da. Lan aukera berdintasunarekin eta aniztasunarekin eta inklusioarekin egindako lanaren ondorioz, justizia sozialaren defendatzailetzat jotzen dute Bashen.

Janet Emerson Bashen

Bizitza
JaiotzaMansfield (Ohio)1957ko otsailaren 12a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, aholkularia eta asmatzailea

Alabamako Huntsvillen hazi zen, eta Alabama A&Mra joan zen, arraza beltzeko pertsonentzako ikastetxe eta unibertsitate historikoa, baina ez zen graduatu. Ruffus Williams ikaskidearekin ezkondu zen. Williams ingeniari aeroespaziala eta Houstonera (Texas) joan ziren bizitzera. Emerson Houstongo Unibertsitatean matrikulatu zen eta Ikasketa Juridikoetan eta Gobernuan graduatu zen. Williams eta Emerson 1988an dibortziatu ziren.

1988ko maiatzean George Steven Bashenekin ezkondu zen. Gero, Harvard Unibertsitatera joan zen Bashen, eta Emakumeak eta Boterea Programa osatu zuen. Unibertsitate horretako Emakumeen Lidergoaren Kontseiluko kide da. Tulaneko Zuzenbide Fakultatean ere graduatu zen. Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko Suzanne Dworak-Peck Gizarte Langintza Eskolan izan zen, doktoretza bat egiten.

Bizitza

aldatu

Jatorria eta haurtzaroa

aldatu

Janet Rita Emerson 1957ko otsailaren 12an jaio zen Mansfielden, Ohion. Ama Ola Mae Emersonen (1937- 2014) Huntsvilleko Ospitaleko erizain lizentziaduna eta ospitaleko larrialdi gelan lan egin zuen lehen erizain afroamerikarra zian zen. Aita James Lucker Emerson Sr. (1935eko ekainaren 7a), Alabamako Huntsville hirian zabor biltzailea izan zen erretiroa hartu zuen arte. Emersonen familia Huntsvillera /(Alabama) joan zen, eta Emerson bosgarren gradura arte banatutako lehen hezkuntzako eskola batera joan zen, Alabamako Bosgarren Etorbideko Eskolan sartu zenean. Ingurune mestizo beltz batetik zetorren Emerson.

«Askotan estereotipoek gidatzen dituzten arrazazko narratibei aurre egin behar diegu, eta gure antza ez duen norbaitekin eremu komun bat aurkitzeko dugun errezeloari ere bai. Gure erabakiak koherenteak eta hautsiezinak izan behar dira. Ezinbestekoa da herrialdeari buruz dugun ikuspegia berrezartzea, sarbide-berdintasuneko ingurunea sortuko duten politiken bidez.» Janet Emerson Bashen

Familia

aldatu

Emerson George Steven Bashenekin ezkondu zen 1988an. Blair Alise Bashen alaba (1989an jaioa) eta Drew Alec Bashen semea izan zituzten. 2020an, Emersonen alabak, Blair Bashenek, hiru aldiz NBAko saskibaloi txapeldun izandako Danny Green[2] jokalariarekin konpromisoa hartu zuen, 2021ean ezkondu ziren Texaseko Houstonen .

Ibilbidea

aldatu

Houstongo Unibertsitatean graduatu ostean, Bashenek lan aukera berdintasunarekin lotutako erreklamazioak kudeatzen zituen aseguru konpainia batentzat lan egin zuen.[3] Bashenek, baieztapen horiek ebaluatzeko ikertzaile independenteak kontratatzen bazituen, inpartzialagoak izango zirela pentsatzen zuen eta.[4][5] Gero, 5.000 dolarreko mailegua jaso zuen amarengandik, eta, 1994an, bere enpresa propioa sortu zuen, Bashen Corporation, langileek aurkeztutako diskriminazio salaketak ikertzeko.[6][5]

Asmakizuna: softwareko programa

aldatu

Bere enpresa hazi ahala, Bashen konturatu zen erreklamazioekin lotutako datuak gordetzeko eta eskuratzeko modu hobeak aurkitu behar zirela.[7] Tufts Unibertsitateko konputazio zientzietan graduatu zen Donnie Moore lehengusuarekin,[8] software bat garatzen hasi zen.[6][5] Hau izan zen LinkLine softwarearen sorrera. 2006ko urtarrilean, Bashenek 6.985.922 zenbakidun patentea jaso zuen. Horren ondorioz, Janet Emerson Bashen izan zen webean oinarritutako software-patente bat lortu zuen lehen emakume afroamerikarra, eta "asmatzaile eta zientzialari afroamerikarren eliteko talde bateko kide" bihurtu zen.

Testigantza Kongresuan

aldatu

2000ko maiatzean, Bashenek Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan deklaratu zuen eskubide zibilen eta langileen jokabide txarraren inguruko ikerketek Bidezko Kreditu Informazioaren Legetik salbuetsita egon beharko luketela.[9]

Aintzatespenak

aldatu
 
Janet Emerson Bashen sariekin, 2010
  • Black Enterprise – HOW JANET BASHEN BECAME A SOFTWARE PIONEER[9]
  • Black Inventors' Hall of Fame[8]
  • Bloomberg – ‘Next Big Thing’ at Risk as Fewer Women, Minorities Get Patents[8]
  • 1998 Janet Emerson Bashen featured on CNN Financial Network
  • 2000 Emerging (E-10) Award Winner
  • 2000 Houston 100 Winner
  • 2000 SJ Bashen testifies to the United States House of Presentatives regarding the Fair Credit Reporting Act ("FCRA")
  • 2003 Houston, TX Chamber of Commerce Pinnacle Award[6][5][7]
  • 2004 National Association of Negro Women in Business Crystal Award[5]
  • 2009 Lilly Ledbetter Fair Pay Act of 2009 was signed into law by President Barack Obama on January 29, 2009. Kasua Bashen Corporation-ek ikertzen du, Goodyear Tire eta Rubber Co-ren bezeroaren beheran.
  • 2010 MIT Reconition at World Festival of Black Arts and Culture in Dakar, Senegal[3][10][5]
  • 2012 Named in Ebony magazine's Power 100 List of the most influential African-Americans in entertainment, politics, sports, and business[11]
  • 2014 Elected to Women’s Leadership Board of the Harvard Kennedy School
  • 2016 Speaker at The Black Enterprise’s “Women of Power Summit”, in Hollywood, FL[12]
  • 2019 Bashen was a panelist at the 4th Annual Black History Month Community Empowerment Mixer in Austin, Texas.[3][10][5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu