Ireki menu nagusia

James Six FRS (1731 - 1793ko abuztuaren 25a) Canterbury-n jaiotako zientzialari britainiarra izan zen. 1780. urtean, six termometroa, maximoen eta minimoen termometroa, asmatzeagatik nabarmendu zen. Gailu hau gaur egun ere erabiltzen da eta lorezaintza guneetan asko saltzen da.

James Six
Bizitza
Jaiotza Canterbury, 1731
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza 1793ko abuztuaren 25a (61/62 urte)
Jarduerak
Jarduerak meteorologoa eta asmatzailea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society

BiografiaAldatu

Six, Elisabet I.a erreginaren erregealdian, Ingalaterran finkatu zen kontinenteko errefuxiatuen familia batetik zetorren, zetazko ehungintzan belaunaldiz belaunaldi lan egin zuena. James Six familia-negozioan trebatu zen, baina, denboran zehar, India eta Persiako zetaren inportazioagatik negozioa hilzorian zegoen.

Naturaren filosofian interesa izan zuen, eta astronomian eta meteorologian jardun zuen. 1782an, Royal Society of London-ek Six-ek bi urte lehenago asmatu zuen termometroaren txosten bat argitaratu zuen. Royal Society-ko kide bihurtu zen 1792an, izendapena meteorologian argitaratutako horren eta beste zenbait paperen emaitza izan zen.

1793ko abuztuaren 25ean hil zen hirurogeita bi urte zituela. Bere emaztea Mary 1801eko martxoaren 19an hil zen, eta Westgate elizako (Canterbury) ganga batean ehortzi zituzten elkarrekin.

Kanpo estekakAldatu