Ireki menu nagusia

Jamaat al-Tawhid wal-Jihad

Bandera

Jamaat al-Tawhid wal-Jihad (arabieraz: جماعة التوحيد والجهاد‎, Monoteismoa eta Jihadaren Taldea) Abu Musab al-Zarqawi jordaniarrak sortutako talde armatu bat izan zen. Taldea askotan JTJ, Tawhid and Jihad, Tawhid wal-Jihad, Tawhid al-Jihad, Al Tawhid edo Tawhid bezala laburbiltzen zen. Taldea Jordanian sortu bazen ere, Irakeko insurgentziaren garaian sare deszentralizatu batean bilakatu zen, nazioarteko gudariekin,[1] nahiz eta analista batzuek dioten Irakeko kidetza handia zuela.[2] Al-Zarqawik Osama bin Ladenek zuzendutako al-Kaidari Bayah (batzea) eman zion 2004ko urriaren 17an, eta taldea hortik aurrera Tanzim Qaidat al-Jihad fi Bilad al-Rafidayn deitu zen, edo Al-Kaida Iraken (AQI).[3][4][5][6] Hainbat izen, batze eta bereizte izan ditu hortik aurrera eta gaur egungo Estatu Islamikoaren aurrekaria izan zen.

ErreferentziakAldatu