Jakoben makila

Jakoben Makila (Jakoben bakulua, Gurutze geometrikoa, Urrezko hagaxka eta ballestilla izenekin ere ezaguna) neurriak hartzeko erabiltzen zen instrumentu sinplea da. Elkar gurutzatzen diren bi makilek osatzen dute. Tresnak ahalbidetzen du garaierak neurtzea, goniometro bat izango balitz bezala. Hau ere astronomian erabiltzen zen astroen posizioa neurtzeko. Bere erabilpena oso ezaguna zen Europan XIII.mendetik, Levi Ben Gerson-i esker (1288-1344). Gaur egun, instrumentu honen esanahia aldatu egin da. Gaur egun Jakoben makila deritzo makil bati lurrean sartuta dagoena, eta sostengu bat proportzionatzen duena kamara bati (edo bestelako intrumentu geodesiko bati, prezisio gutxikoa). Antzekotasun bat jartzearren, tripode baten antzekoa izango zen, tripode bat izango balitz bezala.

1776ko Jakoben Makila, Musée national de la Marine, Paris
Izar baten altueraren neurketa Jakoben Makilarekin

HistoriaAldatu

Instrumentu honen berezko esanahia ez da zehazki ezagutzen. Ikertzaile batzuek erreferentzia egiten diote liburu sakratuaren patriarkari, Jakob. Jakob agertzen da zehazki Genesiko 32:10 zatian. Beste teoria bat dago, non argudiatzen den izen honen esanahia datorrela Orieneko konstelaziotik, lehen Jakob bezala izendatzen zelako. Hau agertzen da erdi aroko zenbait gutunetan.

Bere izen ezagunena, Jakoben gurutzea zehazki, bere forman dauka jatorria.

Instrumentua, berez, makil arrunt bat baino ez zen, XIII. mendean sortua, eta honen funtzioa zen garaiera neurtzea, erdi aroko intrumentu astronomiko bezala eta ibiltzeko laguntzaile modura.

Esaten da lehen aldiz sortu egin zuela Levi ben Gerson-ek, matematikari judutarra zena, Probentzakoa (Okzitaniako eskualdekoa, Frantzian). Dena dela, bere eraikuntza eta asmakizun definitiboa Jacob ben Makir-eri atxikitxen zaio (Porfatius Judeus), Probentzan bizi izan zena Gerson-en aldi historiko berean.

Hortaz aparte, esan beharra dago beste matematikar eta astronomo bati atxikitzen zaiola asmakizuna, zehazki, Georg Purbach alemdarrari, XV.mendekoa zena. Aldiz, ez da guztiz zehatza, zeren eta Purbach-ek 1432. urtean jaio egin zen, eta instrumentu hau jada erabiltzen zen. Izan zitekeen beste intsumentu batetaz hitz egitea baina izen berbera zeukana.

Errenazimenduko garaian, Metius holandarra, matematikari eta astronomoa zena (Adriaan Adriaanszoon) instrumentua erabili zuen posizio neurriak jakiteko eta bere goniometriarako. Era berean, Gemma Frisius matematikari alemandarrak, hobekuntzak egin zituen instumentuaren diseinuaren eskaletan. Hobekuntzek eta beste instumentu batzuen agerpenek eragin zuten instrumentu hau ez erabiltzea XVIII. mendearen hasieran.

EzaugarriakAldatu

Nabigazioan Jakoben gurutzea latituadea determinatzeko erabiltzen zuten. Honekin lortu egin zitekeen longitudeen graduko zehaztasuna edukitzea. Gurutzeak bi parte ditu: lehenengo listoia, longitudinala, metro bateko luzeerakoa, eta beste listoi bat, transebertsala. Oso erraza da erabiltzeko: listoi luzeenaren muturretik, puntu batera apuntatzen da, eskala graduatuari begiratuz (bigarren listoia, transbertsala zena), eta horrela irakurketa egin dezakegu. Instrumentua trigonometriaren tagantea erabiltzen du anguluen balioa determinatzeko.

Nola erabiliAldatu

Behatzaileak listoi luzeenaren mutur bat bere masailean kokatzen du, begi azpian zehazki. Ortzimugarekin kokatzen du listoi transbertsala, mugituz guk fijatutako objektuaren altuerara iritsi arte, modu bakarra delako objetuaren altuera jakiteko ortzimugarekiko. Alineazio simultaneoak eduki behar dira, ortzimuga eta objektuarekiko instrumentuaren posizioa mugitu gabe.

ErabilpenakAldatu

Astronomia eta orientazioaAldatu

Astronomian instrumentu hau erabili zen astroen garaiera jakiteko ortzimugarekiko. Kasu espezifiko batzuetan, iparizarraen garaiera neurtzen zuten ortzimugarekiko ( neurtzen ari ziren latitudea adierazten zuelako), eta beste kasu batzuetan, eguzkiaren altuera ortzimugarekiko (tabla espezifiko batzuk kontsultatuz, ordua jakin zezaketen). Behaketa astronomikoetan erabiltzen zutenean, instrumentu honi radius astronomicus deitzen zioten.

NabigazioaAldatu

Instrumentuaren berezko erabilpena ez zen nabigazio maritimoa izan. Gerora egin ziren hobekuntzek, ahalbidetu zuten nabigazioan erabiltzea. Esate baterako, Jhon Dee-ek Ingalaterran sortu egin zuen instrumentu hau 1550. urtean gutxi-gorabehera. Bertsio berriagoetan, listoi transbertsalaren graduazioak, graduzio sexagesimalak dira. Instumentu honen bariantea izan zen Jakoben gurutzearen izena edukitzea lortu zuena, lehen, Jakboen makila deitzen zen.

GeologiaAldatu

Geologian instrumentuaren bariante bat erabiltzen da, soporte bat daukana, horrela neurtu daitekeelako eta estratu geologikoen dentsitate zehatza jakin daitekeelako.

Jakoben makila erabiltzen da geologian, estratu sedimentario dentsitate handiak neurtzeko. Bariante hau burdinezko makil bat dauka, 1,5 metrokoa. Bertan marka batzuk daude, 10 edo 15 zm gutxi-gorabeherakoak, eta bere goikaldean, burdinezko disko bat, eta nibel bat.

Nibela ahalbidetzen du makila jartzea neurtu behar den estratuaren gradu berean, eta diskoarekin batera kalkulatu daiteke estratuaren dentsitatea.

Instrumentu hau oso erraza da maneiatzeko, eta honi esker jakin dezakegu prezisio osoz estratu inklinatuen dentsitatea edota jakitea leku bat izaera topografiko irregular bat ote duen.

ErreferentziakAldatu

  1. Real Academia Española y Asociación de Academias de la Lengua Española(2014). «ballestilla». Diccionario de la lengua española (23.ª edición). Madrid: Espasa. ISBN 978-84-670-4189-7.
  2. ↑ Turner, Gerard L'E., Nineteenth Century Scientific Instruments, Sotheby Publications, 1983, ISBN 0-85667-170-3
  3. ↑ www.georoots.org
  4. ↑ Saltar a:a b Turner, Gerard L'E. Antique Scientific Instruments, Blandford Press Ltd. 1980 ISBN 0-7137-1068-3
  5. ↑ Harriet Wynter and Anthony Turner, Scientific Instruments, Studio Vista, 1975, ISBN 0-289-70403-0
  6. ↑ Orion Archivado el 12 de junio de 2007 en la Wayback Machine. Este artículo indica varias veces que las tres bandas de estrellas en la constelación de Orión se denominan escalera de Jacob o palo de Jacob.
  7. ↑ "The Mathematics of Levi ben Gershon, the Ralbag"
  8. ↑ David G. Krehbiel "Jacob's Staff", Backsights, Surveyor's Historical Society
  9. ↑ Saltar a:a b The Oxford Companion to Ships and the Sea, Peter Kemp ed., 1976 ISBN 0-586-08308-1
  10. ↑ «"Important Astronomers, their Instruments and Discoveries"». Archivado desde el original el 23 de enero de 2009. Consultado el 2 de noviembre de 2007.
  11. ↑ "A Simple High-Precision Jacob's Staff Design for the High-Resolution Stratigrapher", William P. Elder, PALAIOS, Vol. 4, No. 2 (Apr., 1989), pp. 196-197

Kanpo estekakAldatu

  • David G. Krehbiel, "Jacob's staff"