Jäkärläko taldea (finlandieraz, Jäkärlän ryhmä) Orraziaren zeramika kulturako gizaki-multzo finlandiar bat izan zen. Finlandia hego-mendebaldeko itsasertzean k.a. 3500. urte inguruan eratu zen taldea izan zen eta zeramika egiteko modu berezi batengatik bereizi ohi dira. Aarne Äyräpää finlandiar arkeologoak bereizi zuen taldea lehenbizikoz, hego-mendebaldean 22 objektu edo zeramika zati aurkitu ostean. Aurkitutako plater zatiak lauak ziren, ertzak apur bat barruraka zituzten eta zabalera handieneko zatiak apainduak zeuden; ondorioz, nahiz eta platerak Orraziaren zeramika ohikoarekin lotura estua duten, zeramika egiteko azpitalde berri batekin topatu zen Aarne Äyräpää. Talde berri hau onetsi zuen beste historialari bat Ville Luho dugu. Ville bat etorri zen Aarneren hipotesiekin eta beste aurkikuntza bat egin zuen hipotesia berresteko, aurkitutako ontzien barrualdeak ere apainduak zeudela [1].

Talde honek, Turkuko Jäkärlä auzoaren izena darama, bertan aurkitu zirelako talde honen lehenengo objektuak [2].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu