Ivilia Erromatarren garaian Bizkaiko Foruko jainko edo jainkosa bat izan zen[1].

Foruan aurkitutako Ivilia jainkosari eskainitako aldarea.

Bertako jainko bat zela uste da eta Foruko ermitan kontserbatzen da aldarean, idazkun bat dagoelako, eta inskripzio horretan irakur daiteke, aldarea dibinitate honi eskaintzen zaiola:

Aldarea eta bertako idazkuna aldatu

Aldarea Ereñoko marmol gorriz egina da, bloke oktogonal batean. Moldura klasiko batzuk ditu, eta focus bat (goialdean egiten zen zulo biribila). Inskripzioa erdiko gorputzean dago eta azken lerroa beheko molduran.

 
Foruko erromatarren herrixka

Transkripzioa aldatu

Inskripzioan agertzen dena:

IVILIAE SACRVM

M CAECILIVS MON

TANVS PRO SALV

TE FVSCI FILI

SVI POSVI

QVNO.FECI[2][3]

Irakurketa laburdurak osatuz aldatu

Lerro horiek lerro bakarrean jarrita, laburdurak osatuta, eta kontuan izanda fecit eta posuit aditzei bukaerako -t falta zaiela, honela irakurtzen dira: Iviliae sacrum / M Caecilius Mon/tanus pro salu/te Fusci fili(i) sui posuit / Quno fecit.[4]

Itzulpena aldatu

M. Caecilius Montanusek (aldare hau eskaintzen dio) Ibilia (edo Tutela) (jainkosa) sakratuari, bere seme Fuscoren osasunaren alde. Qunok egin du[5].

Irakurketa aldatu

M. Caecilius Montanus gizonak bere semea zen Fuskoren osasunaren alde, IVILIA delakoarentzat aldare hori eraikin arazi zuen.[6]. M (Marcus?) Caecilius Montanus izena erromatar hiritartasuna duen izena da, tria nomina (hiru izen: preanomen, nomen eta cognomen) izendatze modua erabiltzen duelako. Quno aldarea egin zuen artisaua dela pentsatzen da, eta izen indigena eta gehiagotan aurkitu ez dena da[7].

Gaur egun Bilbo dagoen Arkeologia Museoan gordetzen da.

Interpretazioak aldatu

Bernardo Estornes Lasak Abelion erromatar garaiko Garona Garaiko Jainkoarekiko balizko harremana aipatzen du, kontutan hartuz Foruan ere ur termalak badaudela. Bertako auzo bat Urberuaga izena du.

Zenbait hizkuntzalariek ordea, "ibili" hitzarekin lotzen dute, eta are gehiago mendebaleko euskararen "ibilarazi" edo "mugiarazi" kutsua ematen diote.

Beste batzuek, Ivilia ordez, Tutela irakurri izan dute, erromatarren artean ohikoa den jainkosa latindarra, baina irakurketa hori ez dute denek onartzen.[8][2]

Ahoskerari dagokionez, nahiz eta latinezko V hizki horrek W edo U, eta I. mendetik aurrera, β̞ irudika zezakeen, badirudi garai eta leku horretan guk B erabiliz transkribatzen dugun soinua (alaba hitzaren B soinua edo ibili hitzaren B soinua) irudikatu dezakeela.[2] beraz, egungo euskaraz idatzita, "Ibilia" idatz liteke.

Eskaintzailea herritartasun erromatarra duen gizona da, trianomina (hiru izen) baititu: M. Caecilius Montanus.

Gaur egun, Bilbon dagoen Arkeologi Museoan ikus daiteke aldarea.

Erreferentziak aldatu

  1. Ivilia Auñamendi entziklopedian
  2. a b c (Gaztelaniaz) Férnandez Palacios, Fernando. (2005). Gerión. Revista de Historia Antigua. Universidad Complutense de Madrid (UCM), 479-492 or. ISSN 0213-0181. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. Inskripzioaren kodeak: AE 1908, 5 = AE 1955, 33
  4. (Gaztelaniaz) Ugartechea Salinas, José Miguel. (1962). «Notas sobre estelas, lápidas e inscripciones funerarias Vizcaínas» Separata Anuario Eusko Folklore. Eusko Ikaskuntza, 131-171 or..
  5. Wikilariak egindako itzulpena.
  6. (Gaztelaniaz) [https://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO4/Temas/BOHS2008/7.1-300AnosRomanos.pdf?hash=804f03ed23582397bbbda000eb229a2b&idioma=CA «300 años ‘romanos’. La arqueóloga Ana Martínez Salcedo nos introduce en la historia del yacimiento de Forua»] Ondare sorta heritage selection selección de patrimonio.
  7. (Gaztelaniaz) González-Rodríguez, Mª Cruz; Fernández Corral, Marta. (2022). «El grupo de población caristio (Carietes/Karistoi) en época romana a través de las fuentes escritas» Memoria Iruña Veleia 2010-2020 (Arabako Foru Aldundia).
  8. «HispaniaEpigraphica Online Database - Record Card» eda-bea.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak aldatu