Iurramendiko zubia

Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubi bat da, Euskal Herrian.

Iurramendiko zubia edota SAMeko zubia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubi bat da.

Iurramendiko zubia
Kokapena
Koordenatuak43°07′58″N 2°04′58″W / 43.132758°N 2.082811°W / 43.132758; -2.082811
Map

Kokalekua aldatu

Tolosako hegoaldeko sarbidean dago, Eroski merkatalgunearen alboan, eta ibaiaren ezkerraldean dagoen Araba hiribidea eta eskuinaldean dagoen Iurramendi hiribidea elkartzen ditu, alegia, garai batean SAM paper-fabrikan zegoen eremua, hortik zubiaren bigarren izena.

XX. mendearen hasieran eraiki zen, Española paper-fabrikaren erabilera pribaturako bakarrik. Bertatik, paperez beteriko bagoiak igarotzen ziren, idiek bultzaturik. Ondoren erabilera publikoa izatera pasatu ziren.[1]

1983ko uholdearekin kalte asko jasan zituen, hortaz erautsia izan eta berri batek ordezkatu zuen. Gaur egungo zubi berri hau hormigoizkoa eta aurrekoa baino diseinu arinagoa du, ur handiak datozenean oztopatu ez ditzan.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu