Iturgin giltza
Iturgin giltza iturgintza-hodiak biratzeko erabiltzen den giltza erregulagarria da. Hodien diametro desberdinetara egokitzen da giltzaren eskutokietako batean den eraztuna biratuz.

Johan Petter Johansson bere giltzarekin
Iturgin giltza 1888. urtean asmatu zuen Johan Petter Johansson asmatzaile suediarrak. Bere abantaila nagusiena lor daitekeen tortsio-indar handia da. Hala ere, arduragabe erabiltzen bada, hodia urra edo hauts dezake.