Itsasertzeko pasealdia

Joaquín Sorollaren margolana

Itsasertzeko pasealdia, batzuetan Hondartzako pasealdia deitua ere, 1909 margotua, Joaquín Sorolla valentziar margolariaren koadro ezagunetakoa da. Koadroan agertzen dira, haren emaztea, Clotilde García, itzalkina eskuetan duela, bien alaba nagusiarekin batera, María Clotilde, Valentziako hondartzan paseoan daudela itsas-brisak haiek arropak astintzen dituela.

Itsasertzeko pasealdia
Hondartzako pasealdia'
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1909
IzenburuaPaseo a orillas del río
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak205 (altuera) × 200 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSorolla museoa
BildumaSorolla museoa
Inbentarioa0
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Koadro hau 1909ko udaran egin zen, Sorollak Estatu Batuetan egin zuen laugarren nazioarteko erakusketaren bueltan. New York hirian izan zuen arrakasta agerian geratzen da margolan honen bitalismoan eta kolore bizietan. Lanaren sailkapen estilistikoa zaila izanagatik, egile gehienek espainiar postinpresionismoan kokatzen dute, izan ere, zertzelada solteak, argitasuna, kolorea eta mugimenduak hori adierazten baitute.


Itsasertzeko pasealdiak margolariaren estudioan egon da 1911tik, 1932a geroztik Sorolla museoa bihurtu zena.

Kanpo estekak

aldatu