Ithaka (musika taldea)
Orio eta Zarauzko musika taldea
Ithaka Orioko eta Zarauzko lau kidek 2021. urtean sortutako pop-rock taldea da[1].
Ithaka | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Orio (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop-rock |
Urteak | 2021 |
Taldekideak | |
Leire Olariaga Arantza Igartua Eneko Eizagirre Josune Freire |
Ibilbidea aldatu
Taldea 2021ean sortu zen eta berehala "Amestu dezagun" kanta atera zuten. 2022an bigarren single bat atera ondoren, "Ekaitza" izenekoa, Gaztea maketa lehiaketako ikusleen saria eskuratu zuten. 2023an "Katapulta Tour Guipuzkoa 2023" programan parte hartzeko aukeratu zituzten[1] eta ondoren Biluzten disko luzea atera zuten[2].
Diskografia aldatu
- Biluzten (2023, autoekoizpena)[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ithaka» KATAPULTA - Plataforma 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ TTAP. (2024-03-19). «Ithaka taldea» ttap aldizkari digitala (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Biluzten» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).