Itay erreka (gaztelaniaz: Arroyo Itay) Paraguaiko Erdialdeko departamenduko erreka bat da. Iturburua Ybytypanemáko ordokian du eta Paraguai ibaian isurtzen ditu urak San Francisco errekastoaren (gaztelaniaz: Riacho San Francisco) bidez.

Errekak 35 kilometro inguruko ibilbidea du eta ondorengo udalerrien mugak zehazten ditu: Asuncion eta Luqueren artekoa, Luque eta Mariano Roque Alonsoren artekoa; eta Limpio eta Mariano Roque Alonsoren artekoa.

Kanpo estekak aldatu