It (euskaraz Bera) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1986ko irailean Viking Press argitaletxeak argitaratu zuen.

It
Datuak
IdazleaStephen King (1986)
Argitaratze-data1986ko iraila
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaIt
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaQanun (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak1.138
ISBN0-670-81302-8
Euskaraz
IzenburuaBera

Argumentua aldatu

Kontakizuna AEBetako Maine estatuko Derry udalerrian bi aldi ezberdinetan zehar gertatzen da: iraganean (1957-58) eta orainaldian (1984-85). Udalerriaren lurrazpian, ezkutaturik, antzinatik biztanleak izutzen dituen munstro asekaitz eta gupidagabe bat bizi da: beste mundu bateko izakia da, gizakien pentsamenduak irakurtzeko gai da: haien barne beldurrak nahieran erabiliz, izua eragin eta horren bidez elikatzen da. Haurrak nagusiki jaten ditu, errazago beldurtzen baititu. Mozorrorik ohikoena Pennywise izeneko pailazo dantzariarena du, itxura horrekin biktimarik gazteenak erakartzen baititu. Behin gosea asetu ondoren, hiru hamarkada inguruko loaldia egiten du, berriz ere esnatu eta beste biktima batzuez elikatzen hasi arte, etengabeko zikloan.

Nahiz eta munstroa denbora gehiena ezkutuan egon, kontakizun horretako protagonistek (Bill Denbrough, Ben Hanscom, Beverly Marsh, Richie Tozier, Eddie Kaspbrak, Mike Hanlon eta Stan Uris adiskideek) birritan aurre egin diote: iraganean, herriko «Galtzaileak» neska-mutil taldea direnean(lur azpira bidaltzen dute) eta orainaldian, helduak direnean(berarekin bukatzen dutenean).

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu