Israelgo Erresuma (Samaria)

Israelgo Erresuma[1] (hebreeraz: ממלכת יִשְׂרָאֵל, Mamlekt Yiśraˀel; hebreera modernoan: Mamlekhet Yisra'el; hebreera tiberianoan: Mamléḵeṯ Yisrael), Bibliak dioenez, antzinako Israelgo Monarkia Batuaren ondorengoetako bat da. Izan ere, Salomon erregea K.a. 931. urte inguruan hil zenean zatitu zen lurraldea.

Israelgo Erresuma
K.a. 930 – K.a. 720
Monarkia
Urdinez, Israelgo Erresuma
Geografia
HiriburuaSiquem (K.a. 930)
Penuel (K.a. 930–K.a. 909)
Tirza (K.a. 909–K.a. 880)
Samaria (K.a. 880–K.a. 720)
Kultura
Hizkuntza(k)Hebreera
ErlijioaYahveh
Historia
Aurrekoa
Israelgo Erresuma
Ondorengoa
Neo-asiriar inperioa
Artikulu hau iparraldeko Erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Israelgo Erresuma».

Ikertzaileen ustez K.a. 930. urtetik K.a. 720. urte bitarteko Erresuma izan zen. Hiri nagusiak: Siquem, lehenengo hiriburua; Tirsa, bigarren hiriburua; eta Samaria, azkenengo hiriburua, asiriarrek suntsitu zuten arte.

Historialariek antzinako Israeli Iparraldeko Erresuma esaten diote, hegoalderago zegoen Judeako Erresumarengandik bereizteko.

Lurraldea aldatu

Israelgo Erresumako eremua tribu hauen lurrek osatzen zuten: Zabulon-en tribuko lurrek, Isakar-enek, Axer-enek, Neftali-renek, Dan-enek, Manases-enek, Efrain-enek, Ruben-enek eta Gad-enek.

Israelgo Erresumako erregeak aldatu

Erreferentziak aldatu