Ireki menu nagusia

Isidro Alegria (Obanos, Nafarroa Garaia, 1852ko maiatzaren 15a -- Santander, 1913ko otsailaren 21a) musikaria izan zen.

Isidro Alegria
Bizitza
Izen osoa Isidro Galo Alegría María, Isidro-Galo Alegría Marín
Jaiotza Obanos1852ko maiatzaren  15a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Santander1913ko otsailaren  21a (60 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta organista
Izengoitia(k) Agitato
Musika instrumentua organoa
Caridad, Isidro Alegriaren mazurka

BizitzaAldatu

Obanosen (Nafarroa Garaia) jaio zen, 1852an. Musika aitarekin ikasten hasi zen. Hainbat lekutan ibili zen organista, Hondarribian (Gipuzkoa, 1869), eta Santa Fe de Caparroson (Nafarroa Garaia, 1870etik 1873ra), adibidez. Azkenik, 1881ean Santanderko Santa Lucía parrokian plaza lortu zuen. Organista, irakasle eta musika kritikari moduan lan asko egin izan zuen.

Santanderren hil zen 1913an. Erlijio musikako obra asko idatzi zituen, bai eta korukoak, organokoak, pianokoak, bandakoak, bai eta zarzuela bat ere: Jerez a pasto.

ErreferentziakAldatu

  • Diccionario de la música Española e Hispanoamericana, 1999: 1. liburukia, 245. or.
  • Ruiz de Garibay, Carmen; Sánchez Ekiza, Carlos. «Isidro Galo Alegría María», Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kanpoko loturakAldatu