Iruña (Paraguai)
Iruña Paraguaiko Paraná Garaiko departamenduan dagoen udalerria da. Paraguaiko hego-ekialdean dago, Paraná Garaiko departamenduko Ciudad del Este hiriburutik 112 kilometrora eta herrialdeko Asuncion hiriburutik 379 kilometrora dago. Udalerriak 531 km²ko azalera du eta 2017ko estimazioaren arabera 6.161 biztanle zituen.
Iruña | |
---|---|
Paraguaiko udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Paraguaiko departamendu | Paraná Garaiko departamendua |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°06′S 55°03′W / 26.1°S 55.05°W26°06′S 55°03′W / 26.1°S 55.05°W |
![]() | |
Azalera | 531 km² |
Altuera | 290 m |
Demografia |
EtimologiaAldatu
Herriaren izena Genaro Escudero iruindarretik datorkio, kolonia bere lurretan sortu zelako.[1]
HistoriaAldatu
Iruña Ñacunday udalerriko kolonia bat zen. 1993ko uztailaren 7an udalerri bihurtu zen Ñacunday udalerritik banatu ondoren.
DemografiaAldatu
2017ko estimazioen arabera 6.161 biztanle zituen.
Politika eta administrazioaAldatu
Udal intendenteakAldatu
Udaleko alkateari intendente deritzo. Hauek dira Iruñako azken intendenteak:
Agintaldia | Intendentea | Alderdia |
---|---|---|
2006-2010 | Justo César Gamarra Suárez | ANR |
2010-2015 | ||
2015- |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Torres, Carlos Darío. (2016ko urriaren 31). «Tractores a la carrera» Última Hora (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 28a).