Irmandade Nazonalista Galega

Irmandade Nazonalista Galega (euskaraz Galiziar Anaitasun Nazionalista) Galiziako alderdi politiko bat izan zen.

1922. urteko IV. Biltzar Nazionalistan Irmandades da Fala alderditik banandu ondoren sortu zen. Vicente Risco kontseilari nagusiak zuzentzen zuen, Antón Losada Diéguez buruzagia izan zen, 1923. urtean Xaime Quintanillak ordezkatu zuelarik. Alderdi hau kultur ekintzen aldekoa eta gallegismoak Espainiako hauteskundeetan parte hartzearen aurkakoa zen.

1923. urterako 16 ordezkaritza osatu zituen, halere gallegismoaren kokaleku nagusia zen La Coruña hiriburuan ez zuen egoki kokatzerik izan, hiri hartan 10 kide baino gehiago inoiz izaterik ez zuelarik lortu. Primo de Riveraren diktadura garaian Ourense hiriko ordezkaritza bakarrik mantentzea ahal izan zuen, azkenean 1929an Irmandades da Fala añderdira berrelkartu zelarik.

Kanpo estekak aldatu