Irakasleen Prestakuntza Masterra

Irakasleen Prestakuntza Masterra (Máster en Formación de Profesorado, gazteleraz) hezkuntzako graduondoko titulua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle jardunean aritzeko beharrezko titulua dena[1].

Bolonia Planak ekarritako aldaketekin ezarri zen masterra. Aurreko irakasteko gaitasun ziurtagiria (Certificado de Aptitud Pedagógica, gazteleraz) desagertu zen eta master hau da orain beharrezko titulua irakasle jardunean aritzeko DBHn, Batxilegoan, LHn edo hizkuntzen irakaskuntzan.

Edozein gradurekin egin daiteke Masterra, baina gradu bakoitzak Masterraren espezialitate batean edo bestean sartzea ekarriko du: Natur Zientziak, Matematika, Gizarte Zientziak, Hizkuntzak, Hezkuntza Orientazioa, Ekonomia, Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.