Iparraldeko Indar Armatuak

Iparraldeko Indar Armatuak (Forces Armées du Nord edo FAN) Txadeko talde armatu errebeldea izan zen Txadeko Gerra Zibilaren baitan. Hissène Habréri leial mantentzen ziren FROLINATeko kidez osatua zegoen, honek Goukouni Oueddei eta CCFANekin hautsi ondoren 1976an. Hasieran ehunka gutxi Tubuz, Hajerai batzuk eta Ouaddaïako borrokalariz osatua zegoen. FANek bere operazioak Txadeko ekialdean hasi zituen, Sudango laguntzarekin. N'Djamenatik ekialdera eraman zituzten berriro 1980an, Libiaren inkurtsioaren ostean eta bertan Goukouniren GUNTaren aurkako bataila batzuk irabazi zituen 1982an, N'Djamena berriro hartuz eta Habré presidentziaraino lagunduz. Hori dela eta FAN taldea Txadeko Indar Armatu Nazionalaren (FANT) muina bilakatu zen 1983tik aurrera.

Kanpo estekak

aldatu