Ipar Pazifikoko itsaslasterra

Ipar Pazifikoko itsaslasterra[1] edo Ipar Bareko itsaslasterra[1] (batzuetan, Ipar Pazifikoko jitoa ere baderitzo), Ozeano Barean mendebaldetik ekialderantz higitzen den itsaslaster bat da. 40º N eta 50º N latitudeen artean higitzen da, eta aski motela eta epela da.

Kuroshio eta Oyashio itsaslasterren elkar jotzearen ondorioz sortzen da Ipar Pazifikoko itsaslasterra

Ipar Pazifikoko itsaslasterra Ipar Pazifikoko bira subpolarraren parte da, eta, halaber, Ipar Pazifikoko bira suptropikalaren iparraldea eratzen du.

Ipar Pazifikoko itsaslasterra bi itsaslasterrek aurrez aurre topo egiten dutenean sortzen da: Kuroshio itsaslasterra, Japoniako ekialdeko kostan zehar iparralderantz egiten duena; eta Oyashio itsaslasterra, hegoalderantz higitzen den eta erloju-orratzen noranzkoaren aurka zirkulatzen duen itsaslaster subartiko hotza. Ipar Pazifikoko ekialdean, Columbia Britainiarretik gertu, bitan banatzen da: hegoalderantz, Kaliforniako itsaslasterra abiatzen da, eta iparralderantz, Alaskako itsaslasterra.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu