Ipar Atlantikoko oszilazio

Ipar Atlantikoko oszilazioa (ingelesez: North Atlantic oscillation, NAO) Ipar Atlantikoko arroko goi-presio subtropikalen eta behe-presio polarren artean dagoen masa atmosferikoan gertatzen den eskala handiko fluktuazio bat da.[1]

Ipar Atlantikoko oszilazioaren bi faseak: positiboa eta negatiboa.

XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako zenbait ikerketei esker aurkitu zuten.[2] Ozeano Bareko El Niño ez bezala, NAO gehienbat fenomeno atmosferikoa da.

Artikoaren oszilaziorekin (AO) lotura handia du baina honen eremua NAOren baino handiagoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Herrero, Asier. (2017/12/20). «Lehorteak eta ekosistemak baldintzatzen ditu bi fenomeno klimatikoren arteko interakzioak» Campusa (EHU).
  2. (Ingelesez) Stephenson, D.B., H. Wanner, S. Brönnimann & J. Luterbacher. (2003). J.W. Hurrell, Y. Kushnir, G. Ottersen & M. Visbeck ed. «The History of Scientific Research on the North Atlantic Oscillation, in The North Atlantic Oscillation: Climatic Significance and Environmental Impact» American Geophysical Union (Washington, DC): 37-50.  doi:10.1029/134GM02..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.