Iota Cancri (ι Cnc / 48 Cancri) Cancer konstelazioko izar bitar bat da, gure Eguzki-sistematik 298 argi-urtera dagoena. Bi kideak bisualki 30,6 arku segundoz bananduta daude, eta teleskopio txiki batekin ikus daitezke.

Iota Cancri
Behaketa
Magnitude absolutua−0,79
KonstelazioaCancer
Igoera zuzena131,67425 °
Deklinazioa28,759889 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa21 Eguzki erradio
Masa3,43 M☉
Argitasuna204 L☉
Izendapenak

Izar nagusia, Iota Cancri A (HD 74739 / HR 3475) +4,02 itxurazko magnitudeko izar erraldoi hori bat da. 5000. kelvineko tenperatura batekin G8Iab, G7.5IIIa edo G8III bezala sailkatua izan da. Bere argitasunak, gure eguzkiarena baino 215 aldiz handiagoa, bete betean kokatzen du erraldoien taldean, izar supererraldoiek izaten duten argitasunetik oso urruti. Bere kidea, Iota Cancri B (HD 74738 / HR 3474) sekuentzia nagusiko izar zuri bat da, +6,57 magnitudekoa eta A3V espektro motakoa, bere azaleko tenperatura 8800 gradu kelvinekoa delarik.

Iota Cancri A, 3,5 eguzki masako masa batekin, heliozk nukleo hil bat duen izar bat da, azala hozten ari zaiona. Bere adina 260 milioi urtetan estimatzen da, eta duela milioi bat urterarte B motako izar zuri-urdin bat zen. Bere aldetik, Iota Cancri B gure eguzkia baino 16 aldiz argitsuagoa da, bere masa gure eguzkiarena baino bi aldiz handiagoa delarik. Bi izarren arteko gutxienezko distantzia 2800 unitate astronomikokoa da, eta euren orbita periodoa gutxienez 65000 urtekoa da.

Kanpo estekak aldatu