Intsusburu

Euskal Herriko mendia

Intsusburu, Nafarroa eta Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Itsusburu Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Etxegarate eta Lizarrusti mendateak lotzen dituen gandor luzearen erdialdean. Bi mendate horien arteko ibilbidea nahikoa ezaguna da mendizaleen artean eta ondo markatuta dago, marka zurigorriz. Ibilbide horretan bertan marka hori eta zuri ugari ere bada, hegoaldeko herrietatik datozen ibilbideenak. Gandor horretan bertan historiaurreko aztarna ugari dago (trikuharriak eta tumuluak), besteak beste Itsusbururen tontorrean bertan (eta baita Txagadigorrirenean ere, Ekialderago). Iparraldetik igotzeko biderik dotoreena Bernoako galtzadari jarraitzea da, Ataungo Ergoien auzotik datorrena ekialdeko leporaino. Txagadigorrirainoko gandorra ere ibiltzeko atsegina da, gora-behera handirik gabea eta etengabeko pagadiaz estalia. Tartean Irumugeta izeneko tontorra, buzoiduna baina katalogotik kanpo gelditu dena.

Intsusburu
Datu orokorrak
Garaiera943
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′24″N 2°09′32″W / 42.94°N 2.159°W / 42.94; -2.159
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Intsusburu, http://www.euskal-herria.org/.