International Bartenders Association

International Bartenders Association (IBA) edo Tabernarien Nazioarteko Elkartea, batzutan International Bar Association erakundearekin nahastuta, munduko barmanik onenak ordezkatzeko ezarritako nazioarteko erakundea da.

International Bartenders Association
Datuak
Izen laburraIBA
Motaerakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1951
webgune ofiziala

Historia aldatu

Erakundea 1951ko otsailaren 24an sortu zen, Ingalaterrako Torquayko Grand Hotelean.

IBAk urtero World Cocktail Competition (WCC) eta World Flairtending Competition (WFC) lehiaketak antolatzen ditu. Ekitaldi hauek munduko leku desberdinetan antolatu izan dira. Halaber, koktel ofizialen zerrenda bat prestatzen du.Hasieran zazpi herrialde zeuden erakundean: Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Danimarka, Herbehereak, Suedia eta Suitza. Lehen presidentea Bill Tarling izan zen.[1]

IBAren koktelek ezaugarri bat dute: normalean neurriak mililitrotan ematen badira ere, IBAk zentilitrotan egiten ditu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu