Interakzio biologiko deritze ekosistema batean espezie ezberdinen artean gertatzen diren elkarreraginei. Ekosistema bateko bizidunek populazio edo komunitateak osatzeko gai dira. Modu berean, haien artean eraginak sor ditzakete. Elkarreragin hauek direla eta, haien arteko portaera ezberdinak isla ditzakete. Ondoren ikusiko ditugu espezie ezberdinen artean sortzen diren hainbat elkarreragin mota:

Akaro foretikoak euli batean (Pseudolynchia canariensis)

Lehiaketa edo leiha aldatu

Bi espeziek baliabide berbera erabiltzen dutenean, lehian dihardutela esaten da. Lehiaren ondorioz, eta denboraldi bat igaro ondoren, abantailarik handiena lortzen duen espezieak bestea desagerraraz dezake. Baldintzak aldakorrak direnean, ez da espezierik desagertzen: bata eta bestea txadaka izaten dira lehian nagusi.

Oro har, bizidunen arteko lehia elikagaiak lortzeko premiak bultzatuta sortzen da, baina espazioak (bizilekuak) ere badu horretan zeresanik. Esate baterako, itsasertzeko harraldean (mareak bustitzen dituen harrietan) bizi diren zirripedoek (zenbait krustazeo) eta moluskoek (lapak, esaterako) lehia bizia izaten dute beren artean espazioa bereganatzeko.

Aipatzekoa da, baita ere, landareetan polinizazioa dela-eta sortzen den lehia. Lehia horren ondorioz, zenbait lorek bereiztasun ikusgarriak sortu dituzte (orkideoetan esate baterako) eta espezie askok hainbat sinkronizazio mota garatu dituzte.

Mutualismoa aldatu

Espezie desberdinek osatutako elkarteetako partaideen onura dakarren eta inori kalterik sortzen ez dion harreman mota da mutualismoa.

Bi espezie elkarturen artean harreman anatomiko-funtzional estu eta iraunkorra finkatzen denean sortzen den mutualismo motari sinbiosia deritzo; alga baten eta onddo baten arteko sinbiosiak, esaterako, likena osatzen du. Onddoak hezetasuna eta babesa eskaintzen dizkio algari eta algak elikagaiak onddoari.

Elkarren artean lortutako janaria elkarbanatzea da mutualismo mota hedatuena. Zelentteratuen artean (anemonak, aktiniak, korolak...) askotan gertatzen da harreman hori; esaterako, aktinianren eta karramarro ermitauaren arteko mutualismoa adibide egokia da elkarte mota hau nolakoa den ulertzeko: karramarroak leku batetik bestera eramanten du aktinia (etxetzat aukeratu duen oskolaren gainean) eta aktiniak babesa eta defentsa ematen dio karramarroari.

Efektua  X Efektua  Y Interakzio mota
0 0 Neutralismoa
- 0 Amensalismoa
+ 0 Komentsalismoa
- - Lehia
+ + Mutualismoa
+ - Harraparitza
- + Parasitismoa
Efektu motak. '0' efekturik gabea da, '-' kaltegarria, eta '+' onuragarria.

Komentsalismoa aldatu

Bi espezieren arteko elkarreragin honetan, espezie batek probetxua ateratzen du, eta besteak ez du onurarik ateratzen, baina ezta kalterik jasaten ere.

Komentsalismoa uste ohi den baino gertaera arruntagoa da, animalia jankide edo komentsalak ostalariaren janari hondarrez elikatzen baitira. Esate baterako, belaki baten barrunbean zenbait jankide topa daiteke, anfipodoak (krustazeo txikiak) eta lamelibrankioak (molusku txikiak) nagusiki. Dena den, komentsalimosaren eta parasitimoaren arteko muga ez dago garbi-garbi zehaztua. Beste komentsalismo motak dakarte hurrengoko hau:

  • Forensisa: organismo batek bestea garraiobide gisa erabiltzen duenean. Adibidez:
    • Marrazoaren "remora/eragozpena"
    • Amerikar -----Necrophila----- kakalardoaren akaroak.
    • Intsektu himenopteroen akaroak.
  • Inkilinizmoa: bigarren organismoa beste organismoan ostatatzen denean. Adibidez:
    • Zuhaitzen gainean bizi diren landare epifitak (bromeliazeak).
    • Itsas ezkurra. Muzkuiluen gainean bizi dena.
  • Metabiosi edo tanatokresia (grekotik θάνατος thánatos, "hilketa": dependentzia indirektoago bat da, zeinetan bigarren organismoak lehenengoaren zerbait erabiltzen baitu. Hala ere, lehenengo organismoa hil eta gero egiten du beti. Adibidez:
    • Karramarro ermitaua. Hildako itsas barraskiloen oskolaz baliatzen dira beren gorputza babesteko.

Parasitismoa aldatu

Espezie biren arteko elkarketa honetan, espezie bat (bizkarroia edo parasitoa) beste baten (ostalaria) bizkar bizi da, eta kalte egiten dio ostalari horri. Bizkarroiak (parasitoak) ostalariaren premia du, baina ostalariak ez du inola ere bizkarroiaren beharrik.

Parasitismoa ostalariaren barruan gerta daiteke, bizkarroia edo parasitoek sortu denean, hestezizareek, teniak eta abarrek sortua denean, esate baterako. Baina ostalariaren kanpoan dauden bizkarroiek ere sor dezakete parasitismoa, adibidez eltxoek, tximitxek, kaparrek, zorriek, arkakusoek, onddo ugarik... Onddoak animalia, landare eta beste onddo batzuen parasito edo bizkarroi izan daitzeke. Landareen bizkarroien % 90 onddoak izaten dira eta kalte handiak eragiten dizkiete zuhaitzei.

 
Eltxoa bizkarroi hematofagoa da, aldi berean akaroen ostalaria izan daitekeena.

Parasitismo motak aldatu

Hainbat talde biologikotan existitzen dira parasitismo forma ezberdinak. Hauen artean hurrengo hauek ditugu:

  • Birusak, parasito obligatuak direnak
  • Bakterioak
  • Onddoak
  • Landareak
  • Protistak:
    • Apikomplejoak
    • Alga gorriak
    • Hainbat animalia

Gorputz batean hartzen duten lekuaren arabera, parasitoak honela sailka daitezke:

  • Ektoparasitoak: Kontaktuan bizi dira ostatatzen duten gorputzaren kanpoaldearekin (adibidez: arkakusoak)
  • Endoparasitoak: Ostalariaren gorputzaren barnean bizi dira (adibidez: Tenia edo Trikina)
  • Mesoparasitoak: Gorputzaren alde bat kanpoalderuntz eta beste gorpuaren barnean daukate ezarrita. Hainbat kasutan, (Adibidez: arrainekin) Mesoparasitoak burua arrainaren bihotzean sar dezakete eta honela hauen arterietatik brankietara hel daitezke.

Harraparitza aldatu

Oso ezaguna da espezieen arteko harreman hori. Hau animalia batzuk beste batzuk janez bizitzean datza. Populazio batek (harraparienak) elikadura (energia eta materia) lortzeko beste espezie baten populazioa (harrapakinena) ustiatzeari esaten zaio harraparitza. Harrapariek, oro har, ez dute harraparien populazioa osorik agortzen; izan ere, populazio hori agortuko balute eurak ere gosez hilko lirateke, ez bailukete janaririk izango.

Beste interakzio biologiko batzuk aldatu

Honakoak dira:

Neutralismoa aldatu

Bi espezie interaktuatzen dutenean baino ez diotenean elkarri afektatzen.

Mutualismoa aldatu

Bi espezieen arteko erlazioa da, zeinetan aldi batez elkarri onurak ematen dizkioten.

Sinbiosia aldatu

Sinbiosia bi organismoren arteko erlazioa da, biei onura dakarkiena. Bi organismo horiei sinbionteak deritze.

Askotan, sinbionteak ezin dira elkarrengandik banatuta bizi, hain da handia batak bestearekiko duen mendekotasuna.

Adibidez, likena bizidun sinbiotikoa da: onddoa eta alga dira likena eratzen duten sinbionteak.

Protokooperazioa aldatu

Bi organismo edo poblazioen arteko interakzioa da, zeinak elkarren onuragarriak diren. Erlazioa ez da beharrezkoa bi espezieetarako, banandurik bizi daitezkeelako. Erreinu ezberdinetako organismoen artean eman daitezke horrelako egoerak. Adibidez:

  • Landareetan.

Amensalismoa aldatu

Espezie baterako kaltegarria eta besterako neutrala den asoziazioa.

Inkilinismoa aldatu

Espezie batek onurak lortzen dituen bitartean, besteak ez ditu onura ezta kalterik jasaten.

Erraztea aldatu

Espezieetako batek onurak lortzen ditu.

Konpetentzia aldatu

Bi espezieak ingurune faktoreren bat konpartitzen dute haien hazaldiarako.

Depredazioa aldatu

Espezie batek besteaz elikatzen da. Harraparia harrapakina baino handiagoa izaten da.

Alelopatia aldatu

Espezie bereko bi organismoen arteko interakzio kimikoa, non organismoetako batek bestea kaltetu edo eliminatzen du kimikoak diren sustantzien kanporaketarekin.

Baztertzea aldatu

Espezie batek bere habitat berdineko beste espezie bat baztertzen du.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu