Instrumentazioko anplifikadore
Instrumentazioko anplifikadorea bi sarreren diferentzia irabaziarekin biderkatzen duen anplifikadore diferentzial mota bat da. Sarreretan bi buffer ditu eta ondorioz, sarrerako inpedantzia altua da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/66/Opampinstrumentation.svg/350px-Opampinstrumentation.svg.png)
Horrez gain, offset txikia, desbiderapen txikia, zarata gutxi, begizta irekiko irabazi oso altua, modu komuneko ukapen-faktore (CMRR) altua eta sarrerako inpedantzia altua izateko diseinatuak daude.
Gehien erabiltzen den instrumentazioko anplifikadorea irudikoa da. Zirkuito honen irabazia: