Ingurune osasuntsua izateko eskubidea

Ingurune osasuntsua izateko eskubidea edo Ingurune osasungarria eta iraunkorra izateko eskubidea giza eskubideen aldeko erakundeek eta ingurumen erakundeek giza osasuna bermatzen duten sistema ekologikoak babesteko defendatzen duten giza eskubidea da.[1]

Uraren kutsadura Japonian.

Beste giza eskubidea aldatu

Eskubidea osasunean oinarritutako beste giza eskubide batzuekin lotuta dago, hala nola, ura eta saneamendua izateko eskubidea, elikagai eskubidea eta osasun eskubidea. Ingurune osasuntsua izateko eskubideak giza eskubideen ikuspegia erabiltzen du ingurumenaren kalitatea babesteko, naturako eskubideetarako garatutako teoria juridikoaren aurrean, gizakientzat edo beste pertsona juridiko batzuentzat sortutako eskubideak naturara hedatzen saiatzen baita.

Ondorioak aldatu

Eskubideak estatuaren betebeharra sortzen du ingurumen legeak arautu eta betearazteko, kutsadura kontrolatzeko eta, bestela, justizia eta babesak emateko ingurumen arazoek kaltetutako komunitateei.[2] Ingurune osasuntsua izateko eskubidea eskubide garrantzitsua da klima aldaketaren inguruko auziak eta ingurumeneko beste arazo batzuetarako ingurumeneko aurrekari legalak sortzeko garaian.

Proposamenaren oinarriak aldatu

Ingurumen osasuntsua izateko eskubidea giza eskubideei eta klima aldaketari buruzko nazioarteko ikuspegian oinarrituta dago. Eskubide hori babesten duten nazioarteko hitzarmenen artean 1972ko Stockholmeko Adierazpena, 1992ko Rioko Adierazpena eta, berriago oraindik, Ingurumenarekiko Itun Globala dira. NBEko 150 estatuk baino gehiagok aitortu dute eskubidea nolabait legediaren, auzien, zuzenbide konstituzionalaren, itunen zuzenbidearen edo beste legezko autoritate batzuen bidez. Eskualdeko bi itunek, Giza eta Herrien Eskubideen Afrikako Gutunak eta Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioak ingurune osasuntsua izateko eskubidea jasotzen dute, bestetik. Giza eskubideen beste esparru batzuek, hala nola Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak, ingurumenari buruzko gaiak aipatzen dituzte, esparruaren ardatzarekin lotzen baitira, kasu honetan haurren eskubideak.

John Knoxek (2012-2018) eta David Boydek (2018-gaur egun) Giza Eskubideen eta Ingurumenaren gaineko Kontalari Bereziek gomendioak egin dituzte eskubide horiek nazioarteko zuzenbidean formalizatzeko moduari buruz.[3] NBE mailako batzorde batzuek eta tokiko komunitate juridikoek (esaterako, New Yorkeko Abokatuen Kolejioa) onartu zuten 2020an.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. "The Case for a Right to a Healthy Environment". Human Rights Watch. 2018-03-01.[1]
  2. Boyle, Alan (2012-08-01). "Human Rights and the Environment: Where Next?". European Journal of International Law. 23 (3): 613–642.[2]
  3. "OHCHR | Right to a healthy and sustainable environment". www.ohchr.org.[3]
  4. "Human Right to a Healthy Environment: UN Formal Recognition", nycbar.org. [4]

Kanpo estekak aldatu