SEOSat-Ingenio

Ingenio (satelitea)» orritik birbideratua)

SEOSat-Ingenio (ingelesez: Spanish Earth Observation Satellite; Lurra behatzeko Espainiako Satelitearen laburdura), eremu handiko irudiak (230 fotograma egunean, 60 km x 60 km) emateko gai zen satelite bat ekoizteko proiektu espainiar bat izan zen. Sateliteak 2,5 metroko ebazpen pankromatikoa zuten argazkiak 38 eguneko errepikapen-zikloarekin eta 10 metroko kolore-bereizmena ziurtatzen zituen, eguzkiaren orbita polar sinkroniko batetik. Satelitea, Lurraren behaketa sateliteen espainiar programaren zati zen. Misioa Espainiako Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) finantzatu zuen. SEOSAT-Ingenioren informazioa Espainiako hainbat erabiltzaile zibilek, instituzionalek edo gobernukoek erabiltzea zen asmoa. Hala ere, Europar Batasunaren Koperniko Programaren esparruan, Europako beste erabiltzaile batzuek ere erabili ahal izango zuten, baita Lurraren Munduko Behaketa Sistemaren Taldearen barruan ere[1].

SEOSat-Ingenio
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSENER, Thales Alenia Space España (en) Itzuli, CRISA (en) Itzuli eta Airbus Defence and Space (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Historia
Espazio jaurtiketa 2020ko azaroaren 17a
Suntsiketa 2020ko azaroaren 17a
KudeatzaileaTeknika Aeroespazialaren Institutu Nazionala eta Hisdesat (en) Itzuli
Honen parteCopernicus Programme (en) Itzuli
Masa830 kg eta 750 kg
Propulsatzaileaeguzki-instalazio fotovoltaiko

2020ko azaroaren 17an jaurti zen espaziora Guyana Frantsesatik, baina jaurti bezain pronto galdu zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Txekieraz) «Španělskou družici SEOSAT-Ingenio vynese raketa Vega» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  2. (Ingelesez) Clark, Stephen. Live coverage: Arianespace probing “anomaly” shortly after Vega launch – Spaceflight Now. (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).

Kanpo estekak aldatu