Ingøya

Norvegiako uhartea

Ingøya (ipar samieraz: Fávle-Iččát) Norvegiako itsasoan dagoen uhartea da, Ipar lurmuturraren 60 kilometro mendebaldera. Norvegiako Laponian dago, Måsøy udalerrian, Finnmark probintzian.[1] Uhartea ez da handia: 18,1 kilometro koadroko azalera du guztira, eta uharteko punturik altuena Mafjordfjell da, 332 metrorekin. Uharteak 25 biztanle inguru ditu.

Ingøya
Datu orokorrak
Garaiera332 m
Motauharte
Zabalera5 km
Azalera18 km²
Geografia
Map
Koordenatuak71°03′12″N 24°02′50″E / 71.05342°N 24.04727°E / 71.05342; 24.04727
Estatu burujabe Norvegia
Norvegiaren banaketa administratiboa Finnmark
Municipality of NorwayMåsøy
Ur-gorputzaBarents

Ingøyako biztanleria norvegiarra da. Antzina Mafjorden Holandako baleazaleak eta Danimarkako funtzionarioak zeuden. Sami arrantzale kolonoen herri bat ere badago kostaldean. Aktibibitate nagusia arrantza da.

Ingøyan, Langwellensendemast Fruholmen fyr-en ondoan, munduko itsasargi iparraldekoenak daude. 2000. urtetik, Ingøy uharteak Norvegiako uhin luzeko estazio bat du (NRK). 362 metroko altuerako transmisio-antena batekin, Eskandinaviako egiturarik altuena da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Norvegieraz [bokmål]) Store norske leksikon. Ingøy. .

Kanpo estekak aldatu

  • [1]] Informationen und Bilder aus Ingøya aurki daitezkeen hegaztiei buruzko informazioa.