Infideltasuna edo desleialtasuna bikote baten harremanean hitzartutako edo suposatutako leialtasun-konpromisoa ez betetzea da. Ezkontza formal baten kasuan, adulterio terminoa ere erabiltzen da.

Venus eta Marte, Vulcanok harrapatuta. Il Padovanino (1631)

Adiera arruntean, fideltasun terminoak bikote bateko kideen arteko begirunea adierazten du, bereziki, esklusibitateko itun esplizitu edo inplizitu bat errespetatu eta betetzea. Testuinguru horretan, leiala izateak esan nahi du alde batera dugun pertsonarengan pentsatzea, pertsona horrek behar gaituenean berarekin izango garela, beste pertsonekiko ezer ez ezkutatzea, gure taldea mantentzea erabaki dugun pertsonarekin, hau da, gure bikotekidearekin, harreman intimoak izatea. Kontzeptuaren aplikazioa aldatu egin daiteke gure ikusmoldeen arabera, edo orientazio sexualaren arabera, eta gizon eta emakume baten arteko harremanean leialtasunaz hitz egin daiteke, edo bi gizonen artean, edo bi emakumeren artean. Beraz, hitzik arruntenean, desleialtasuna da bikotetzat libreki aukeratu dugun pertsonarekin bakarrik sexu-harremanak izateko isileko itun hori haustea.

Hala ere, "desleialtasun" hitza erabil daiteke askatasunez hartu dugun eta, edozein arrazoirengatik, ondoren haustea erabaki dugun edozein konpromiso hausteko.

Kanpo estekak aldatu