IndiGo
- Artikulu hau Indiako airelineari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Indigo (argipena)».
InterGlobe Aviation Ltd. enpresa, IndiGo markarekin negozioak egiten dituena, kostu txikiko hegazkin konpainia indiarra da. IndiGok IGI aireportuan (Delhi) du operazio zentro nagusia,[1] baina enpresaren egoitza Gurgaon hirian du (Haryana, Indian).
IndiGo | |
---|---|
6E - IGO | |
Datuak | |
Mota | Airelinea eta kapital irekiko enpresa |
Herrialdea | India |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Balore-burtsa | National Stock Exchange of India (en) |
Historia | |
Sorrera | 2005 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuHegazkin-konpainia pribatu gisa sortu zuten 2006an Rahul Bhatiak (InterGlobe Enterprises-eko burua) eta Rakesh Gangwalek. Lehen hegazkina 2006ko uztailean eskuratu zuten eta hilabete geroago hasi zen bidaiak egiten. Aire-konpainia Indiako handiena bihurtu zen bidaiarien merkatu kuotan2012an. Enpresa 2015eko azaroan burtsan kotizatzen hasi zen.[2]
21. mendearen lehen laurdenean, Indiako hegazkin-konpainiarik handiena bilakatu da, garraiatutako bidaiarien eta flotaren tamainaren arabera, eta merkatu-kuota nazionala %53,5ekoa zuen 2021eko urrian.[3] Era berean, kostu txikiko hegazkinetan, Asiako enpresa handiena bilakatu da kategoria honetan, garraiatzen diren hegazkin- eta bidaiari-flotaren tamainari dagokionez. Era guztietako hegazkin konpainien arteabm Asiako seigarren handiena, 2018-19 urteetan 64 milioi bidaiari baino gehiago garraiatuz urtean. Konpainiak 1.500 hegaldi egiten zituen egunero 2019an, 96 helburu hiritara: 71 Indiakoak eta 25 nazioartekoak.[4][5]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «IndiGo» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-17 data duen 1077621264 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Chowdhury, Anirban. (13 February 2018). «Wolfgang Prock-Schauer's latest assignment: Taking IndiGo on a long haul» The Economic Times.
- ↑ «IndiGo listed on stock exchange, soars 15 per cent» The Indian Express 10 November 2015.
- ↑ IndiGo Facts and Figures. .
- ↑ IndiGo becomes 1st Indian carrier to operate 1,500 daily flights. 18 December 2019.
- ↑ «About IndiGo» Indigo.