In the Hell of Patchinko

In the Hell of Patchinko Mano Negra taldearen zuzeneko diskoa da. 1991ko azaroaren 2an grabatu zuten Kawasakiko Club Citta musika aretoan "Sound Creaters" estudio mugikor bat erabiliz. Virgin France diskoetxeak 1992ko azaroaren 9an kaleratu zuen.[1]

In the Hell of Patchinko
Mano Negraren albuma
Egilea(k)Mano Negra
Argitaratze-data1992
IzenburuaIn the Hell of Patchinko
Ezaugarriak
Genero artistikoarock alternatiboa
DiskoetxeaVirgin Records
Deskribapena
Honen parte daMano Negra albums discography (en) Itzuli

Discogs: 59650 Edit the value on Wikidata

Disko honetan Mano Negrak bere abesti ospetsuenak jo zituen, baita Chuck Berryren "County Line" eta The Clash edo Stray Cats taldeek abestu duten "I Fought the Law" abestiak ere. Soinu onena jotzen zuten unea zela uste zutelako, grabazioa zuzenean egitea erabaki zuten.[2] Disko hau 1991ko abenduan bere buruaz beste egin zuen Marc Police Les Wampas taldeko gitarrista ohiari eskainita dago.

Abestien zerrenda aldatu

Zenb. Izenburua Iraupena
1. "Mano Negra (1)"   1:01
2. "Magic Dice"   2:34
3. "County Line"   2:21
4. "Don't Want You No More"   3:04
5. "Lonesome Bop"   2:33
6. "Mano Negra (2)"   0:52
7. "Rock Island Line"   2:38
8. "King Kong Five"   3:55
9. "Mad Man's Dead"   2:01
10. "Bring The Fire"   3:29
11. "Indios De Barcelona"   2:23
12. "El Sur"   1:23
13. "Killing Rats"   2:54
14. "Mano Negra (3)"   0:40
15. "Sidi H' Bibi"   3:27
16. "The Rebel Spell"   3:23
17. "I Fought the Law"   1:51
18. "Mano Negra (4)"   0:19
19. "Darling Darling"   1:45
20. "Patchuko Hop"   2:32
21. "Mala Vida"   2:31
22. "Junky Beat"   2:18
23. "Madeline"   1:37

Musikariak aldatu

Taldekideak aldatu

  • Manu Chao - ahots nagusia eta gitarra
  • Antoine Chao - tronpeta eta ahotsa
  • Santiago Casariego - bateria eta ahotsa
  • Philippe Teboul - perkusioa eta ahotsa
  • Daniel Jamet - gitarra eta ahotsa
  • Olivier Dahan - baxua eta ahotsa
  • Thomas Darnal - teklatua eta ahotsa
  • Pierre Gauthé - tronboia eta ahotsa

Gonbidatuak aldatu

  • Chinois – ahotsa (23. kantua)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Lebrun, Dr Barbara. (2013-1-28). Protest Music in France: Production, Identity and Audiences. Ashgate Publishing, Ltd..
  2. (Gaztelaniaz) «La Mano Negra y su 'Patchanka Style'» Vice.

Kanpo estekak aldatu