Immunoezabatzailea edo immunosupresorea immunitate-sistemaren jarduera modulatzeko edo gutxitzeko erabilitako sendagai-mota oro da.
Bi arlo nagusitan erabiltzen dira gaur egun, alde batetik, autoimmunitatearekin lotutako gaixotasunak (Lupus, Crohn eta abar) tratatzeko eta, bestetik, organo baten transplantea egin ondoren horren arbuioaren aurreneurri gisa.
Kortikosteroideak immunoezabatzailerik zabalduenak dira, baina ez ahalmen handiena dutenak. Indar handiagorekin ondorengo sendagaiak ditugu: Antigorputz monoklonalak, Azatioprina, Interferoiak, Metotrexato, Mikofenolato, Tacrolimus, Ziklofosfamida eta Ziklosporina.