Ikigai (japonieraz: 生き甲斐) japonierazko kontzeptua da. Haren esanahia «bizitzeko arrazoia» edo «izateko arrazoia» da. Japoniako kulturaren arabera pertsona guztiok ikigai dugu.

Esaten da Okinawako pertsonak urte gehiago bizi direla ikigaiari esker.

EtimologiaAldatu

Ikigai hitzak japonierazko bi hitz biltzen ditu: iki (japonieraz: 生き?) , bizitzari erreferentzia egiten diona, eta kai (japonieraz: 甲斐?) , gutxi gorabehera «batek espero duen edo nahi duen egitea» pertsona gisa osatua sentitzeko.

Bizitza osoko bilaketaAldatu

Norberaren ikigai aurkitzea ez da gauza erraza eta bilaketa luze zein sakona eskatzen omen du. Bilaketa horrek garrantzi handia du zeren eta horren aurkikuntzak bizitzari bere zentzua ematea eta asetzea baitakar.

Ikigai hitza norberaren bizi balorearen iturria adierazteko erabiltzen da; norberak egiten dituen gauzak haren bizitzari bere zentzua emateko. Halaber, hitza pertsonen bizitzak baliotatzeko zirkunstantziak adierazteko erabiltzen da. Horren bidez pertsonek haien bizitza balio dutela pentsa dezakete. Ikigai berez ez dago ez ekonomiarekin ezta ere norberak gizartean betetzen duen paperarekin lotuta. Batzutan, nahiz eta pertsonaren uneko egoera iluna izan, ikigai senti dezake. Ez dira, bestetik, halabeharrez egin behar ditugun gauzak, ekintza naturalak eta berezkoak baizik.

Kobayashi Tsukasa idazleak, Ikigai — jibun no kanosei, kaikasaseru katei artikuluan («Ikigai: norberaren aukerak loratzeko uzten duen prozesua») zera dio: «jendeak benetako ikigai senti dezake bakarrik pertsonaren heldutasunaren gainean, gogo desberdinen asetzea, maitasunaren eta zoriontasunaren asetzea, besteekin topo egiten duenean eta bizitzaren zentzuaz autoerrealizazioaren bidean aurrera egiten duenean.»[1]

OkinawaAldatu

Okinawako prefekturaren kulturan ikigai «goizero altxatzeko arrazoi» gisa ikusten da; beste modu batez esanda, bizitzaz disfrutatzeko arrazoi gisa. TED hitzaldi batean Dan Buettnerrek Okinawako pertsonek hain bizitza luzea izatearen arrazoia ikigai dela esan zuen.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Mathews, Gordon (1996). What Makes Life Worth Living?: How Japanese and Americans Make Sense of Their Worlds. University of California Press.
  2. TED hitzaldia. Dan Buettner: Nola bizi 100 urte.

Kanpo estekakAldatu